Abenduaren 3ko danborradan izena emateko aukera
Azaroaren 25a da Euskararen Eguneko danborradarako izena emateko azken eguna. Euskararen Egunean Zaldupetik hasiko dute.
Azaroaren 25ean amaituko da Euskararen Eguneko (abenduak 3) danborradan izena emateko epea. Parte hartu nahi duenak bide desberdinak ditu izena emateko: Goe Oinetako dendan, Hondar Ahua Guraso Elkartearen web orrian, Kuriken eta Turismo Bulegoan.
Ondarroako Zaldupe Eskolak eta Hondar Ahua Guraso Elkarteak antolatu dute Danborrada Euskararen alde ekimena, abenduaren 3rako [martitzena]; 17:30ean, Zaldupetik Itsasaurrera joango dira. Arrantzale arropak jantzi eta euskararen aldeko danborradan parte hartzeko deia zabaldu dute.
Danborrada prestatzeko entseguak egingo dituzte Zaldupeko jolastokian. Atzo egon zen lehenengoa, eta azaroaren 21ean, 25ean eta 27an ere batuko dira, 16:15etatik 17:00etara.