Barikuan amaituko da Mutrikuko Santo Tomas azokara animaliak eramateko izen ematea
Ohitura eta tradiziozkoa bihurtu da jada Mutrikun Santo Tomas azoka. Urtero bezala, aurtengoan ere animalia ugari izango dira ikusgai herriko kaleetan zehar. Hala, animaliak eroan nahi dituztenek azaroaren 22a baino lehen egin beharko dute eskera. Abenduaren 21ean ospatuko da azoka; izena emateko debemen@debemen.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 74 40 67 deitu behar da. Mutrikuko baserritarrek lehentasuna izango dutela adierazi dute.