Errelebo bila dabiltzan negozioen salerosketa sustatuko du NegoziON programak
Leartibai Fundazioak NegoziON programa ipini du martxan: funtzionamenduan dauden eta errelebo bila dabiltzan negozioen salerosketa sustatuko duen programa da. Programaren inguruko jardunaldia egingo dute eguenean [azaroak 28] Markina-Xemeinen.
Leartibai Fundazioak errelebo bila dabiltzan negozioak eskualdatzeko programa ipini du martxan, NegoziON programagaz. Jardunaldia egingo dute eguenean [azaroak 28], 15:00etatik 16:00etara, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean.
Funtzionamenduan dagoen negozio bat erosi nahi dutenentzat ipini duten martxan programa, horren bitartez, errelebo bila dabiltzan enpresa aktiboak herritarren eskura ipiniz. DEMAko eta Enpleguko eta Ekintzailetzako Foru Agentziako teknikarien eskutik informazioa eskaintzeagaz batera, programak eskaintzen dituen abantailak ere ezagutuko dituzte programan parte hartzen dutenek. Hala, izena eman behar da euren sare sozialetan zabaldu duten galdetegiaren bitartez.