Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Artearen ibilbidea' erakusketa Markina-Xemeinera heldu da

Abenduaren 2ra arte 38 panelez osatutako erakusketa ikusteko aukera egongo da Bizenta Mogel parkean. Artean haurtzaroa zelan irudikatzen den ikusi daiteke bertan.

'Artearen ibilbidea' erakusketa Markina-Xemeinen.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/11/26

Hainbat artelanek ibilbide luzea egin dute Bizkaiko herrietan barrena. Joan den maiatzean ipini zuten martxan BBK-k eta Arte Ederren Bilboko Museoak Artearen ibilbidea erakusketa, eta heldu berri da Markina-Xemeinera. Erakusketa ikusteko azkenetariko aukera izango da Markina-Xemeingoa, eta bertan egongo da abenduaren 2ra arte. 

Markina-Xemeingo Udalak erakusketa herrira ekartzeko eskaera egin zuen, izan ere, argi dute artea fisikoki ikusi eta sentitzen dena baino askoz gehiago dela: “Alde batetik, gaia ederra eta polita da. Beste aldetik, mundu osoan erabiltzen diren garapen jasangarrirako helburuekin bat egiten dugu, eta hor, kulturari dagokionez, kultura gizartearen eraldaketa motor gisa ulertu behar dela diote. Eta horretan sinetsita, herritarrei eskaini nahi diegu erakusketa”.

38 panel ipini dituzte Bizenta Mogel parkean, eta denak ere, haurtzaroarekin lotura dituzten artelanak dira. Munduko pintore “oso ospetsuen” lanak dira bertan ikusi ahalko direnak: “Eurek haurtzaroa zelan irudikatzen duten ikusten da erakusketan. Artelan denetan ez dira umeak argi eta garbi ikusten, baina haurtzaroa zelan islatzen duten ikusi daiteke”. Kalitate “oso onean” egindako artelanak dira, eta azalpenek osatzen dute erakusketa: “Azalpen txiki bat dauka artelan bakoitzak. Panelean, gainera, QR kodigo bat dago, eta bertatik lau hizkuntzatan irakurri daiteke azalpena. Horrekin batera, egilea, urtea eta beste hainbat datu ere ezagutu daitezke”.

Herriko hainbat ikaslek erakusketa ikusteko aukera edukiko dute, euren eskolagaz joango baitira; gainontzeko herritarrei ere erakusketa ikustera joateko deia egin dute udaletxetik. Erakusketaren hurrengo geldialdia Durangon izango da, hain zuzen ere, Durangoko Azokagaz batera: abenduaren 2tik 8ra egongo da bertan.

'Artearen ibilbidea' erakusketa Markina-Xemeinen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.