Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Gabonetako energia kontsumoa "murrizteko", erakundeei "arduraz" jokatzeko eskatu die Eguzkik

Gabonetako argiak beranduago pizteko eskaera egin dio talde ekologistak Lea-Artibaiko Amankomunazgoari; abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra, gutxi gorabehera.

Gabonetako argiak, Alamedan
Garazi Burgoa Aldarondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/11/26

Abenduko datetara hurbiltzen gabiltzan honetan Gabonak geroz eta gertuago ditugu; kaleak eta plazak argiz apainduta egongo dira laster, eta jendea alde batetik bestera ibiliko da, erosketak egin eta egin. Gabonetako argiek sortzen duten kontsumo maila altua dela eta Lea-Artibaiko Eguzkik “ardura” eskatu die erakundeei: “Eguzki bezala ulertzen dugu erakundeek ezin dutela apaltasunez jokatu klima-aldaketa geldiarazteko neurriak hartzerakoan. Erakundeek eredu eta arau batzuk eman behar dituzte mendebalde industrializatuaren berezko energia kontsumoaren erritmo handia geldiarazteko”. Neurri “sendorik” hartu ezean, berotegi-efektuko gasen isurketei dagozkienez hartutako nazioarteko konpromisoek ezarritako helburuak betetzea ezinezkoa izango dela azpimarratu du talde ekologistak: “ondorioz, klima aldaketak hondamendi izugarria lortu ditzake epe laburrean”. 

Erakundeek “energiarekiko erabilpen arduratsua” bete behar dutela azpimarratu dute, “guretzat eredu izan daitezen”, horrela, energia kontsumoa gutxitu eta udalentzako eta ingurumenarentzako ondorio onuragarriak ekarriko lukeela nabarmendu dute. Hala, Gabonetan kaleetan pizten diren argiak, beranduago pizteko eskaera egin dio talde ekologistak Lea-Artibaiko Amankomunazgoaria: “Lea- Artibaiko Amankomunazgoari eskatu diogu proposa dezala, parte diren udaletan, Gabonetan kalean pizten diren argiak abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra piztea, gutxi gorabehera, 18:00etatik 24:00etara bitartean. Izan ere, ordutegi honetatik kanpo populazioaren zati oso txiki batek ikusi baititzake argiak”. 

Horrez gain, aipatutako ordutegietara moldatzeko, tenporizadore bat jartzeko gomendioa eman du Eguzkik: “Modu horretara, %50 baino gehiago jaitsiko litzateke kontsumoa, aurreko urteekin konparatuz. Eta ondorioz, berotegi-efektuko gasen emisioa ere neurri berean murriztuko litzateke”. 

Erakundeez gain, herritarrei ere kontsumo arduratsua izateko eskatu die Lea-Artibaiko Eguzkik: “Garai kontsumista hauetan, bereziki garrantzitsua da herritarrei gogoraraztea kontsumo kritiko, lokal, arduratsu eta solidarioak duen garrantzia, gero eta agerikoagoa eta ukaezinagoa den gizarte eta ingurumen krisiari aurre egiteko. Denon artean lortuko dugu!”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.