Bertso txarri boda egingo dute barikuan, Aulestin
Jone Uria eta Aitor Mendiluze arituko dira bertsotan, bihar [azaroak 29], Aulestin egingo den bertso txarri bodan.
Aulestiko Udalak antolatuta bertso txarri boda egingo dute bihar [azaroak 29], Aulestiko Ilunzar tabernan, hainbat urtetako tradizioari jarraipena emanez. 21:30ean emango diote hasiera ospakizunari, eta Jone Uria eta Aitor Mendiluze arituko dira bertsotan, afaria girotzeko asmoagaz. Antolatzaileek adierazi dutenez, 40 lagun inguru batuko dira mahaiaren bueltan.
Trolebu Elkarteak sortutako afaria da honakoa, hogei urtetik gorako tradizioa duena. Aurretiaz, Mariano jatetxean egiten zen bertso txarri boda, eta azken urteetan, Ilunzarren egin izan da, formatu berdinean.