Lekeitioko kakorratz taldekoek 24 manta oparitu dituzte Uribarren Abaroa egoitzan
Atzo [azaroak 27] arratsaldean Lekeitioko kakorratz taldeko kideen bisita jaso zuten Uribarren Abaroa egoitzako egoiliarrek. Kakorratz taldekoek eurek egindako 24 manta eroan zizkieten egoitzako bizilagunei, eta pozarren hartu zuten oparia: “La Caixako gizarte ekintza eta egoitzako fededun tailerraren laguntzagaz eroan dugu aurrera ekimena. Joan den otsailean bertan bizi diren emakumeentzako 72 tokilla eroatera ere joan ginen. Elkartasunezko lanarekin jarraitzeko asmoa daukagu”.