Lekeitioko kakorratz taldekoek 24 manta oparitu dituzte Uribarren Abaroa egoitzan

Lekeitioko kakorratz taldeko kideek 24 manta eroan dizkiete Uribarren Abaroa egoitzako egoiliarrei

Atzo [azaroak 27] arratsaldean Lekeitioko kakorratz taldeko kideen bisita jaso zuten Uribarren Abaroa egoitzako egoiliarrek. Kakorratz taldekoek eurek egindako 24 manta eroan zizkieten egoitzako bizilagunei, eta pozarren hartu zuten oparia: “La Caixako gizarte ekintza eta egoitzako fededun tailerraren laguntzagaz eroan dugu aurrera ekimena. Joan den otsailean bertan bizi diren emakumeentzako 72 tokilla eroatera ere joan ginen. Elkartasunezko lanarekin jarraitzeko asmoa daukagu”.

Lekeitioko kakorratz taldeko kideek 24 manta eroan dizkiete Uribarren Abaroa egoitzako egoiliarrei

Lekeitioko kakorratz taldeko kideek 24 manta eroan dizkiete Uribarren Abaroa egoitzako egoiliarrei