Markina-Xemeingo kirol taldeek lehen sorospenak egiten ikasi dute
Markina-Xemeingo herri kirol taldeetako ordezkariek lehen sorospenak egiten eta desfibriladorea erabiltzen ikasi zuten martitzenean [azaroak 26]. Udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartu ziren, eta Lorea eta Balentxi-ren azalpenen bitartez ikastaroa egin zuten. Markina-Xemeingo Udalak adierazi duenez, aurrera begira herriko merkatariekin egingo dute tailerra.