'Popperra, afterra, utopia' ikuskizuna egongo da barikuan Uhagonen
Poperra, afterra, utopia emanaldia egongo da bihar [azaroak 29] Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean, 19:30ean. Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearen hitzekin, eta Miren Narbaiza musikariaren doinuagaz osatutako ikuskizuna da honakoa. Emanaldiak “etorkizuna” du abiapuntutzat, baina, dolua, dantza, popperra, afterra, irudimena eta lagunak bezalako gaiak ere jorratzen ditu. “Hitza eta soinua” uztartzen dituen berrogeita bost minutuko emanaldia da honakoa. Sarriugartek testua irakurtzen duen bitartean, Narbaizak musika jartzen dio bestearen hitzei. Sarreren prezioa sei eurokoa da, eta bazkideentzat, berriz, lau eurokoa.