Neguari aurre egiteko, bi aterpe gehiago
Lekeitioko Udalak herriko bi atepe gehiago zabalduko ditu zapatuetan.
Lekeitioko Udalak jakinarazi duenez, zapatuetan herriko bi aterpe gehiago zabalduko dituzte, eguraldi txarretik babesteko asmoz. Hala, Azkue Natura Ikastolako eta Herri Eskolako aterpeak izango dira zabalduko dituztenak. Bata zein bestea, 17:30etik 21:00etara egongo dira zabalik, eta biak argiztatuta egongo dira denbora tarte horretan.
Aterpeek zabalik jarraitu dezaten, baldintza bakarra ipini dute: lekuak zaintzea. Era berean, gogorarazi dute Santi Brouard pilotalekua ere zabalik egoten dela zapatuetan, 17:00etatik 19:45era, auzolanaren bitartez.