Martitzenean irekiko da Iñigo Andonegi argazki lehiaketako lanen erakusketa
Martitzenetik [abenduak 3] abenduaren 13ra arte egongo da Zabiel kultur etxean erakuskera ikusteko aukera; astegunetan 17:00etatik 19:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.
Azaroaren 24an [domeka] amaitu zen Iñigo Andonegi argazki lehiaketarako lanak aurkezteko epea, eta 42 lagunek parte hartu dute; guztira 112 lan jaso ditu epaimahaiak. Jasotako lanetatik 70 aukeratu behar izan dituzte, eta bihartik [abenduak 2] abenduaren 13ra [barikua] ikusgai egongo dira erakusketa formatuan, Zabiel kultur etxean. Astelehenetik barikura 17:00etatik 19:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etarata egongo dira kultur etxeko ateak zabalik: “Azpimarratu beharrekoa da kalitate handiko lan asko jaso direla eta benetan zaila izan dela erakusketan jarri beharreko 70 argazkiak aukeratzea”.
Erakusketako 12 argazki sarituko ditu epaimahaiak, eta argazki bakoitzak 90 euroko saria jasoko duela adierazi du Mutrikuko Udalak. Horrez gain, herritarren saria ere egongo da, eta erakusketa zabalik dagoen orduetan bozka bidez aukeratu ahalko dute argazki bat. “Herritarren saria eskuratzen duen argazkia egutegiaren azala izango da, eta sarituak 90 euroko bono laguntza jasoko du, BERTAN elkarteko dendetan erabiltzeko”. Saritutako gainontzeko hamabi argazkiekin Mutrikuko Udalak 2025eko egutegia osatuko du. Abenduaren 20an [barikua] Zabiel kultur etxean ospatuko den kultur galan emango da epaia, eta bertan banatuko dira sariak.