Miren Agur Meabe Euskaltzaindiaren zuzendaritzako idazkari izendatu dute
Meabez gain, Itxaro Borda eta Paskual Rekalde batu dira zuzendaritza taldera.
Joan den azaroaren 29an zuzendaitza taldea berritu zuen Euskaltzaindiak. Akademiaren buru izaten jarraituko du Andres urrutiak, eta beragaz lanean ariko dira Itxaro Borda (buruordea), Miren Agur Meabe (idazkaria), Roberto Gonzalez de ViƱaspre (diruzaina), Miriam Urkia (Iker sailburua) eta Paskual Rekalde (Jagon sailburua). Denak ere, euskaltzain oso izendatutako kideak dira.
Bilboko Sociedad Bilbainaren egoitzan egindako Osoko Bilkuran hautatu zuten akademiaren jarduna lau urtez gidatuko duen lantaldea. Gaineratu dutenez, batzorde parekidea izango dute akademian datozen urteetan, eta euskararen lurralde guztiak ere hartuko ditu. Borda, Meabe eta Rekalde Jean-Baptiste Coyos, Adolfo Arejita eta Sagrario Alemanen ordez sartu dira, eta lehenengoz ariko dira zuzendaritza taldean lanean.