Esku pilotako binakako txapelketaren laugarren jardunaldia, Lekeition
Abenduaren 21ean punta-puntako pilotariek jokatuko dute Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Sarrerak salgai daude.
Santo Tomas eguneko ospakizunak, goizez, eta esku pilota partidak, arratsaldez. Hala igaroko dute abenduaren 21a lekeitiarrek. Goizeko eta eguerdiko jardunaren ostean, Santi Brouard pilotalekuan elkartuko dira pilotazaleak, binakako txapelketaren laugarren jardunaldia ikusteko. Sarrerak salgai daude www.entradasfronton.com web orrian.
18:30ean Binakako Serie B Txapelketa jokatuko dute pilotariek, eta ostean, EPELren Binakako Txapelketa. Lehenengo partidari dagokionez, Agirre eta Ugartemendiak jokatuko dute kolore gorriagaz, Zabalaren eta Eskuzaren aurka. Bigarren partidan, ostera, Elordik eta Zabaletak defendatuko dute kolore gorria, eta Lasok eta Iztuetak, ostera, urdina.