Gabonetako dantza ikuskizuna eskainiko du Dantzartek
Abenduaren 13an [barikua] egingo du Dantzartek urteroko dantza ikuskizuna, Zubi Zahar Herri Ikastolan.
Urtero legez, Gabonetako dantza ikuskizuna eskainiko du Dantzartek Ondarroan, abenduaren 13an [barikua], Zubi Zahar Herri Ikastolan. Bi saio egongo dira, lehenengoa, 18:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 20:00etan. Sarrerak salgai daude hiru euroren truke Zaldupe udal kiroldegiko batzar gelan, eta pertsona bakoitzak, gehienez, 3 sarrera erosi ahalko ditu. Atzo [abenduak 9] egon ziren salgai dantzarien familientzako sarrerak, eta gaur [abenduak 10], gainerako herritarrentzat egongo dira, 16:30etik 19:30era. Ondarroako Udalak adierazi duenez, egunean bertan ez da sarrerarik salduko.