Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Alain Colunga: "Oraintxe, arrauna ez dago nire lehentasunen artean"

Hainbat urteko ibilbide luzearen ostean, erretiroa hartu Alain Colungak. Azken hamabost urteak Urdaibain egin ditu, eta, herriarekiko eta klubarekiko sentimenduak tarteko, zail egin zaio erabakia hartzea. Arraunaren egoeraz ere mintzatu da.

Urdaibai Argazkia: Eusko Label Liga.
Beñat Mujika Telleria - Berria
Ondarroa
2024/12/11

Aro aldaketa izango du aurten Urdaibai arraun elkarteak. Hainbat arraunlari joan dira; horietako bat, Alain Colunga (Barakaldo, Bizkaia, 1987), klubean urte gehien zeramatzan arraunlarietako bat. Hamabost urte egin ditu Bou Bizkaia-n, eta arrauna uztea erabaki du. Modu «naturalean» iritsi dela dioen arren, pena ere badaukala onartu du. Lantalde bat baino gehiago utzi du atzean.

Noiz eta nola hartu zenuen arrauna uzteko erabakia?

Erabakia ez da izan nire nahiagatik, baizik eta nire egoeragatik. Nahiko modu naturalean iritsi da erabakia. Azken finean, gauza asko iritsi  zaizkit une berean; beste herri batera joan naiz bizitzera, guraso izan gara, lana aldatu dut… eta horrek denak ezintasuna sortu dit arraunean egiteko, denbora aldetik. Oraintxe, arrauna ez dago nire lehentasunen artean. Aurreikusten nuen zerbait zen, nahiz eta ez nekien ziurra izango zen, eta horri bueltak ematen egon naiz denboraldian zehar.

Askok badakite noiz erretiratuko diren, eta, azken denboraldian, buruan izaten dute azken estropada, azken Kontxa, azken bandera… zure azken denboraldia desberdina izan da.

Arraun munduan askotan gertatzen da esatea: «oso nekatuta nago, eta atsedena behar dut». Niri, berriz, ez zait hori inoiz gertatu. Datorren urtean arrauna utzi beharraren lanketa hori denboraldian zehar egin nahi nuen, ez behin amaitutakoan. Bestela, urrian edo azaroan beste txip bat daukazu, eta gogotsu zaude itzultzeko. Horregatik, lanketa hori aurretik egin nuen, neure baitan aukera hori egon zitekeela jakinda. Neure buruak egoera hori nola onartuko zuen ikusi nahi nuen, eta uste baino hobeto jasan dudala esango nuke. Pena bai, baina naturalki sentitu dut arrauna uzteko unea izan zitekeela.

 

[ELKARRIZKETA OSOA BERRIAREN WEBGUNEAN]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.