18 lagunegaz osatutako taldea aste betez egon da saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, bertan martxan zeuden proiektuei jarraipena emateko helburuagaz. Horrez gain, Ondarroako Udaleko ordezkariek ere bidaiatu dute Saharara, proiektuak ezagutzeaz gain, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko Elkartearen 50. urteurreneko ekimenean parte hartu dute.
Bizkaiko Sukaldarien Bilkurako kideek euren proiektua aurkezteagaz batera, eskualdeko sukaldari eta ekoizleen datu basea osatu dute. Antolatzaileek bilkura "arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute.
Oier Otxoantezana Berriozabal arkitekto ondarrutarrak gidatuko du martitzeneko [abenduak 17] Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatutako hitzaldia. Ondarroako Kofradia Zaharrean izango da hitzordua, 18:30ean.
Hainbat urteko ibilbide luzearen ostean, erretiroa hartu Alain Colungak. Azken hamabost urteak Urdaibain egin ditu, eta, herriarekiko eta klubarekiko sentimenduak tarteko, zail egin zaio erabakia hartzea. Arraunaren egoeraz ere mintzatu da.
Domekan [abenduak 15] 17:00etan lehiatuko dute karta joko txapelketa. Egun berean, 16:00etatik aurrera eman ahalko da izena.
Bermeora irteera egingo dute.
Kitto merkatari elkartearen ekimenez 19:30ean elkartuko dira plazan; opari bat jasoko dute bertaratzen direnek.
Abenduaren 23ra arte aurkeztu ahalko dira argazkiak; 'Piztu dendak, piztu Markina-Xemein' gaiarekin lotutako argazkiak aurkeztu beharko dira.
Salaberriak eta Gaskuek Zabalaren eta Eskuzaren kontra neurtuko dituzte indarrak.