Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Domekan hasiko dituzte San Tomas jaiak Ziortza-Bolibarren

Goizean pilota partidak jokatuko dituzte herriko eta inguruko pilotariek, eta ostean jubilatuen bazkaria egongo da. Arratsaldean, aldiz, Tio Teronen semeak taldeak 'Haurreskola' ikuskizuna eskainiko du. Jaiek abenduaren 20an jarraituko dute.

Garaia Pagola Urriza
Ziortza-Bolibar
2024/12/12

Gabonen atarian, jai giro bete-betean murgilduko dira ziortza-bolibartarrak. San Tomas jaiei domekan [abenduak 15] emango diete hasiera, eta datorren astean jarraituko dute, abenduaren 20, 21 eta 22an, hain zuzen ere.

Domekan, mezaren ostean, herriko pilotariek emango diete hasiera jaiari. Markina-Xemeingo Esku Pilota taldearen laguntzagaz, bi partida ikusteko aukera egongo da. Lehenengo, Ekain Zuazo eta Paulo Maguregi ariko dira Ximun Gandiagaren eta Ian Ordorikaren aurka. Ostean, Jon Ibarzabal eta Oinatz Albizuk jokatuko dute Ekain Ugaldearen eta Unax Aranzadiren aurka. Zuazo eta Ibarzabal herriko pilotariak dira, eta Andoni Lariz alkateak adierazi du eurentzat “ohorea” dela herritarrek jokatzea: “Herriko pilotari gazteei jokatzeko aukera eman nahi izan diegu; guretzako ohore bat da bi herritar egotea jokalarien artean”.

Hala, norgehiagoka amaitu eta berehala, Kanpape Jubilatuen Elkartearen ekimenez bazkaritarako elkartuko dira herriko jubilatuak: “Eskerrak eman nahi dizkiogu elkarteari bazkaria aurrera ateratzeagatik. Udal ordezkariak gonbidatzen dituzte urtero, eta aurten ere, han egongo gara”.

Bazkalostean, Haurreskolari ikuskizuna eskainiko du Tio Teronen semeak taldeak, frontoian: “Merezi du joatea, ederra izango da. Herritarrei ikustera joatera animatu nahi diegu, eta baita inguruko herrietakoei ere. Etorri nahi duten denak ongietorriak izango dira”.

San Tomas jaiak ziortza-bolibar

Iaz Akerbeltz taldearen erromeria egon zen.

San Tomas Eguna. Datorren astean, talo janagaz hasiko dute asteburua: “Abenduaren 20an talo jana egongo da, eta hor ere, jubilatuen elkartean lan handia egiten dute, hainbat herritarren laguntzagaz. San Tomas Eguna zapatua denez, egokiago ikusi dugu talo jana barikuan egitea”. 

Abenduaren 21ean, ostera, “egun nagusia” ospatuko dute. Antolatzaile denek baserritar jantziak janzteko deia egin diete herritarrei: “Aurten, berritasun modura, herritarrak baserritarrez jantzi daitezen nahiko genuke. Herri bazkarira, arratsaldeko erromeriara… nahi dugu jendea baserritarrez etortzea, eguna girotzeko”.

Hori horrela, 14:30ean herri bazkarian elkartuko dira frontoian; urtero bezala, 100 lagunetik gora espero dituzte. Antolatzaileek gogoratu dute izen ematea zabalik egongo dela domekara arte [abenduak 15]; Kanpape eta Arkupe tabernetan eman daiteke izena.

Bazkalostean, musikak hartuko ditu herriko txoko guztiak. 17:30ean Fan&Go taldearen erromeria hasiko da, eta 20:00etan egingo dute parodiaren ostean jarraituko dute. Parodia hura da, hain zuzen ere, San Tomas jaiei zentzua ematen diena: “San Tomas Eguna izaten zen baserritarrek euren baserri jabeei alokairua ordaintzeko momentua, eta eurek ekoitzitako produktuak ematen zizkieten. Horren parodia egiten dugu urtero, eta aurten ere egingo dugu”. Parodiaren ostean abestu egingo dute, eta egunagaz amaitzeko gaztaina jana egongo da.

Abenduaren 22an, aldiz, umeak izango dira protagonista. Mezaren ostean Zeargoi herriko umeen dantza taldeak emanaldia eskainiko du plazan. 17:00etan, ostera, Oier magoak Magic delivery ikuskizuna eskainiko du. Egunagaz amaitzeko, txokolatada egongo da, guraso elkartearen ekimenez.

Egitaraua.

  • Etzi, abenduak 15.
    • Meza ostean. Esku pilota partidak, frontoian.
    • 14:30. Jubilatuen bazkaria Kanpape jatetxean, doan.
    • 18:00. Haurreskolari ikuskizuna, Tio Tornen semeak taldearen eskutik.
  • Abenduak 20.
    • 18:00. Talo jana, frontoian.
  • Abenduak 21.
    • 14:30. Herri bazkaria, frontoian. Izen ematea abenduarn 15era arte, Kanpapen eta Arkupen.
    • 17:30. Fan&Go taldearen erromeria.
    • 20:00. Ugazabaren eta errenteroaren parodia.
    • Ostean. Gaztaina jana.
    • Ondoren. Fan&Go taldearen erromeria.
  • Abenduak 22.
    • Meza ostean. Zeargoi dantza taldearen emanaldia.
    • 17:00. Oier Magoaren Magic Delivery ikuskizuna.
    • Amaitzeko. Txokolatada.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.