Amorotarrek irabazi dute Lea Ibarreko 27. Briska Txapelketa
Guztira hemezortzi hirukotek parte hartu dute. Lea Ibarreko jokalariez gain, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar eta Mallabiakoak ere bertaratu dira.
Atzo [abenduak 15] eskualdeko karta joko zaleek hartu zuten Amorotoko herriko taberna. Jada tradiziozkoa bihurtu den Lea Ibarreko Briska Txapelketa jokatu zuten Herriko Tabernan; aurtengoagaz 27 txapelketa ospatu dituzte.
Guztira 50 jokalaritik gora elkartu ziren Amoroton, izan ere, hemezortzi hirukotek eman zuten izena. Herriko nahiz Lea Ibarreko jokalariez gain, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar eta Mallabiakoek ere parte hartu zuten txapelketan. Lehenengo saria, baina, hirukote batek bakarrik eskuratu zezakeen: Marije Kortabitartek, Aintzane Gabiolak eta Anton Urzelaik osatutako hirukote amorotarra izan zen txapelduna. Irabazleek 325 euro eta garaikurrak eskuratu zituzten.