Parte hartze baxuagoa, baina betiko giro bikaina
Domekan [abenduak 15] egin zuten II. Berriatuko Krosa, iazko ibilbide beragaz.
Aurten Berriatuko Krosak ez ditu kanpo aldagaiak alde izan. Hasteko, egutegiagatik atzeratu behar izan zuten eguna, eta Egia-Iriondo Lasterketaren asteburu berean egin behar izan dute. Horrez gain, eguraldia ez zuten inondik inora ere lagun izan euri asko egin zuelako domeka [abenduak 15] goizean.
Hala eta guztiz ere, bigarren urtez jarraian “giro bikaina” nagusitu dela nabarmendu dute Berriatuko Udaletik eta Urepel kirol taldetik. Parte hartzeak behera egin badu ere, korrikalariak “pozik” amaitu zutela esan dute. Era berean, laguntzaile sare handiari eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete, “betiko legez edozertan laguntzeko prest agertu direlako”. Hain zuzen ere, Berritxuko Krossa lasterketa herrikoia delako.