Gutxien espero zutenean, 20 urte betetzen
Mutrikuko Rock Kolektiboak Abendu Rocken 20. urteurrena ospatzeko lau eguneko kontzertua jaialdia prestatu du. Abenduaren 26an jarriko dituzte Delirum Tremensen kontzerturako sarrerak salgai.
Azkenaldian urteurrenak goi-goitik ospatzeko joera dago, dena handitara egiteko. Baina Mutrikuko Rock Kolektiboak Abendu Rocken 20. urteurrenean tendentzia horretatik apur bat aldendu nahi izan du. Alternatiboak dira. “Gehien ospatzen duguna da gutxien espero geundenean 20 urte bete ditugula. Hori da albisterik onena, ez dugu besterik behar”. Ez da gutxiagorako. Horretarako abenduaren 20an, 21ean, 27an eta 28an askotariko kontzertuak eskainiko dituzte herriko Gaztetxeean.
Ez dute inolako handikeriarik egin nahi izan, betiko aurrekontu, filosofia eta dinamika errepikatu dute. “Gure oinarriak, orain arte ekarri dizkigutenak, errespetatu nahi izan ditugu. Horregatik gaude hemen”. Hori bai, izarrak lerrokatzen diren bezala, MRKren eta Delirium Tremens taldearen ibilbideak ostera ere bidean topo egin dute.
Musika taldeko kideak Mutrikuko Rock Kolektiboaren hastapenetan parte hartu zuten, baina ez dute Gaztetxeko oholtzan inoiz jo. Hori konpondu beharra zuten, eta bi aldeen nahia betetzea lortu dute. “Delirium Tremensen azken bira, da aurten Katetxea bota da, bertan sortu zen MRK, gauza sinboliko asko batu dira”, azaldu dute. Gainera, Abendu Rocken 20. urteurrena bada ere, musika elkartea duela 30 urte sortu zela ospatzen ari dira aurten.
Herriak sortutako herriarentzako eta herritarrentzako kontzertu “xume baina on bat” eskaini nahi dute.
Aspaldiko garaiotako dinamika horreri eutsiz, aurrez aurreko sarrerak bakarrik salduko dituzte abenduaren 26an jarriko dituzte salgai, 19:00etatik aurrera, gaztetxean. 10 euro balioko du sarrerak, eta pertsonako bi sarrera hartu daitezke, gehienez. Zale “anitzak” nahi dituzte horregatik egingo dute horrela, 150 sarrera jarriko dituzte salmentan. Herriak, herriarentzako eta herritarrentzako kontzertu “xume baina on bat” eskaini nahi dute.
Alternatiboak
Baina egitaraua luzea prestatu dute, ohiko bestelako taldeak erakarriz, Euskal Herriko toki desberdinetakoak eta musika estilo anitzekoak. Aho Zakik Konexion, adibidez, Iparraldetik helduko da, Mutrikuko Ame Estudioetan grabatu dute aurkeztuko duten azken diskoa eta Andoni Basterretxeak kolaboratu du haiekin. Bellum Getariatik helduko da eta hauen gaztetasuna nabarmendu dute.
Beste urte batez hutsik egingo ez duena MRK Gaua izango da. “Santo Tomas Eguneko egitarauan gorriz markatuta dagoen ekintza da bertsio gaua, sei edo zazpi bertsio talde igoko dira oholtzara bakoitzak kanta batzuk jotzera. Egun oso berezia izaten da guretzako MRK-ko parte izan diren asko biltzen garelako aurretik bazkarian eta jai giro bikaina sortzen delako urtero”.
Abenduaren 27ko Las Sexpeares Barakaldoko taldea “oso interesgarria” dela aurreratu dute emakumeek ere parte hartzen dutelako. Adur talde definitzera ez badira ausartzen, “neska bat eta mutil bat dira eta folk, elektronika edota metal doinuak uztartzen dituzte, talde oso berezia eta desberdina da”.
EGITARAUA
Abenduak 20, barikua
-
22:30etik aurrera
-
Aho Zakil Konekxion.
-
Bellum.
-
Abenduak 21, zapatua
-
22:30etik aurrera
-
MRK gaua.
-
Abenduak 27, barikua
-
22:30etik aurrera
-
Las Sexpeares.
-
Adur.
-
Abenduak 28, zapatua
-
22:30etik aurrera
-
Delirium Tremens.
-