Xabier Iturraspek irabazi du Mendexako udal egutegia osateko argazki txapelketa
Guztira hamasei egilek parte hartu dute, 43 lan aurkeztuz. Sari banaketa abenduaren 25ean egingo dute.
Mendexako Udalak eta Leixarra Elkarteak joan den urrian abiatu zuten udal egutegia osatzeko argazki txapelketa, Mendexa eta mendexarrak gaitzat hartuta. Urriaren 31n amaitu zen argazkiak aurkezteko epea, eta argitaratu berri dituzte aurtengo argazki lehiaketako hiru irabazleak.
Guztira hamasei pertsona aurkeztu dira lehiaketara, eta 43 argazki aurkeztu dituzte. Lehenengo saria Xabier Iturraspe mendexarrak irabazi du, Saltoka lanagaz; bigarrena, ostera, Malen Txopitea lekeitiarrarentzat izan da, Harrizko olatuak argazkia aurkeztuta. Hirugarren saria, Leire Iturraspe mendexarrak eskuratu du, Mendia eta argia argazkiagaz.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 25ean egingo dute, 13:00etan, udaletxeko ganbaran. Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie argazki txapelketan parte hartu duten guztiei.