Urtarrilaren 5ean egingo dute Berriatuko ermitetatik ibilaldia
Hiru aukera jarri dituzte eskuragarri bakoitzak nahi duena egiteko.
Urtarrilaren 5ean egingo dute 16. Berriatuko ermitetatik ibilaldia. Hiru ibilbide egongo dira aukera. Batetik, luzea, 24 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibelekoa. Bestetik, ertaina, 21,5 kilometro eta 820 metroko desnibelekoa. Azkenik, martxa laburra, 14,5 kilometrokoa eta 460 metroko desnibela duena. Hiru ibilbideetan hornidura guneak egongo dira.
Urtarrilaren 5ean 08:30ean aterako dira martxa luze eta ertainekoak eta 09:30ean ibilbide laburrekoak. Izen-ematea hasi baino ordubete lehenago egin ahalko da. VI. Rikardo Erkiaga memorialean, nagusiek 10 euro ordaindu behar dituzte eta umeek 5 euro, prezioaren barnean oparia eta kopaua dagoela gogoratu dute.