101 urte bete ditu Jose Maria Anitua markina-xemeindarrak
Familiagaz ospatu du urtebetetze eguna; Markina-Xemeingo alkatearen eta alkateordearen bisita ere jaso du.
100 urteen langa atzean utzita, 101 urte bete zituen atzo [urtarrilak 5] SumiƱako Jose Maria Anituak. Gabon ospakizunetan murgilduta, familiaren babesean ospatu zuen bere urtebetetze eguna. Markina-Xemeingo Udaleko alkatearen eta alkateordearen bisita ere jaso zuen Anituak; aurten ere fruta-arbola jaso zuen opari.