Giro "ederrean" burutu zen Ondarrutar Naturala lehiaketa
Ibane eta Esti Arruti Osa ahizpek irabazi zuten lehiaketa, bigarren urtez jarraian.
Azken urteetako tradizioagaz jarraituz, pasa den barikuan [urtarrilak 3] Ondarrutar Naturala lehiaketa egin zuten Ondarroan, udalak antolatuta. Zortzi bikotek hartu zuten parte eta gutxi gorabehera, 300 ikuslek bete zuten Zaldupe Udal Kiroldegiko kantxa. Lehiaketa kiroldegian egiten den lehenengo aldia da aurtengoa, eta antolatzaileek balorazio “oso ona” egin dute: “Zalantza geneukan ea jendea kiroldegira arte mugituko zen, aurreko urteetan Beikozinan egin izan dugulako lehiaketa. Baina bertan egoten zen beste ikusle edo gehiagok bete dute aurten kiroldegiko kantxa”.Â
Ibane eta Esti Arruti Osa ahizpek irabazi zuten lehiaketa, bigarren urtez jarraian, hala ere, parte hartzaile gehienak lehenengo aldiz aritu direla azpimarratu dute antolatzaileek. Berrikuntzak ere egon dira aurtengo edizioan, izan ere, finaleko proba aldatu zuten: “Lehenengo, legatzaren tamainaren arabera Ondarroan ibiltzen direnen izenak sailkatu behar izan zituzten parte hartzaileek, arinenetik pisutsuenera, eta ondoren, hiru arrain pieza hartuta, bakoitzaren pisua kalkulatu behar izan zuten, eta legatzaren barruko zein klaseetakoak ziren esan”.Â
Argazkiak: Ondarroako Udala.Â