Lekeitioko Denboraren Bankuak bederatzi sari banatu ditu herritarren artean
Denetariko sariak banatu dituzte. Ekitaldia "arrakastatsua" izan denez, uda inguruan berriro egitea pentsatzen ari dira.
Lekeitioko Denboraren Bankuak denborarik galdu barik hasi ditu urteko ekintzak. Barikuan [urtarrilak 3] ekitaldi “berezi” batean murgildu ziren hainbat herritar: “Taldeko kideak elkar ezagutu eta elkar trukaketa eta zerbitzuak bultzatzeko, kideek emandako opariak eta lanak zozketatu ditugu”.
Guztira denetariko bederatzi sari banatu zituzten: kakorratz pieza bat, bizikletaren mantenimendua, teknika metamorfikoko saio bat, paperezko baserri bat, pastel bat, landare bat eta fruitu, lanare eta barazki otzara bana. Denboraren Bankuko kideek adierazi dutenez, ekitaldi “arrakastatsua” izan zen: “Irabazleek oso pozik hartu dituzte tokatu zaizkien opariak. Ikusita zelako arrakasta izan duen, uda inguruan berriro honelako ekintza bat egitea pentsatzen ari gara. Opariez gain, ekintzak balio izan du partaideen harremanak sendotu eta trukaketa berriak adosteko”.