Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Mutrikuko Mijoa auzoko errekako saneamendu sarea gauzatzea "exijitu" du Eguzkik

Duela urtebete egindako salaketa berdina jarri du mahaigainean Lea-Artibaiko Eguzki Talde Ekologistak.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2025/01/07

Duela urtebete, 2023. urtea bukatzear zegoela, Mutrikuko Saturraran hondartzara isurtzen den Mijoa errekan saneamendurik ez zegoela salatu zuen Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak, eta aurten ere, salaketa berdina mahaigaineratu du. Mijoako saneamendu proiektua eta horrekin lotuta dagoen bidegorria “lehenbailehen” gauzatzeko eskatu du berriro ere: “Salaketa hau duela urte bete egin genuen berdina da. Mutrikuko Mijoa auzoko saneamendu-sare berriaren egoera egiazta daiteke, eta eremu horretako bidegorria ez da batere aldatu. Inplikatutako erakundeek ez dute ezer egin”. 

Hori horrela, erakundeek “ardura” hartzeko lanean jarraituko du Eguzkik: “Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Uraren Euskal Agentziak beste aldera begiratzen dute. Jarduera bakarra Uraren Euskal Agentziak egin du: Saturrarango hondartzako zerbitzuak eta kantina itxi. Besterik ez du egin uda honetan. Hori al da irtenbidea? Mutrikuko Udalak ere ez du ezer egin. 2024an informazioa lortzen saiatu garen alditan, ez digute ezer esan”. 

Aurrekariak. Eguzkik urteak daramatza errekako saneamenduaren inguruko irtenbideak “exijitzen“: “Salaketa hau dagoeneko Eguberritako klasiko bat da. Izan ere, herri-erakundeek elkarren artean hainbat lan hidrauliko egiteko hitzarmen bat izenpetu zuten 2007an. Horren arabera, Mijoako saneamendua 2011rako martxan egon behar zen, baina urteak pasatzen joan dira eta egindako promes guztiak alferrikakoak izan dira”. 

“2021eko otsailean, saneamendu-proiektuaren idazketa lizitatu zuen Uraren Euskal Agentziak. Eta joan den maiatzean, berriz, udal hauteskundeak zirela eta, Arantxa Tapia Ekonomia Garapeneko sailburua eta Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako zuzendaria Mutrikura etorri ziren, Ion Gambra EAJko alkategaia babestera. Orduan, Mijoako Saneamendu-proiektua eta horrekin lotuta dagoen bidegorria lehenbailehen gauzatu behar zirela esan zuten, eta legealdi berrian Mutrikuko EAJren lehentasuna izango zirela”, adierazi du talde ekologistak. Ordutik, ordea, auzi honen inguruko albisterik izan ez dutela azpimarratu dute: “Baina lasai, laster hauteskunde kanpaina berri bat izango dugu, eta oraingoan, autonomikoena”. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.