Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Aitatasun aktiboak eta arduratsuak' ikastaroa eskainiko dute Etxelilan

Gizonei zuzendutako bigarren ikastaroa izango da honakoa, eta urtarrilaren 14an [martitzena] burutuko da, 17:00etan, Etxelilan. Urtarrilaren 10a baino lehen eman beharko da izena.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/01/08
Maskulinitateari buruzko gogoeta kritikoa sustatzeko helburuagaz, gizonei zuzendutako Gizonak eta feminismoa ikastaro zikloa abiarazi zuen azaroan Ondarroako Etxelilak. Guztira lau ikastarok osatuko dute zikloa, saio bakoitzean gai zehatz bat landuko delarik. Azaroaren 12an izan zuten lehenengo hitzordua, eta bigarrena, urtarrilaren 14an [martitzena] izango dute, 17:00etatik 20:00etara, Etxelilan. Hala, Emagin Elkarteko Asier Arizkorreta Hurtadoren gidaritzapean burutuko dira ikastaro guztiak. 
 
Aitatasun aktiboak eta arduratsuak izango da bigarren saio honetako hizketagaia, eta “iritziak eta esperientziak elkartrukatzeko” aukera izango dute bertaratzen direnek. “Gurasoak hazkuntzan modu aktibo eta ekitatiboan nola parte har dezaketen aztertuko da, lana eta familia orekatuko dituen eta seme-alaben garapen integrala erraztuko duen aitatasun kontziente bat sustatuta”. 
 
Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea, urtarrilaren 10a baino lehen, eta ikastaroaren prezioa bost eurokoa izango da. Hiru aukera egongo dira izena emateko; telefonoz, 94 613 40 08 zenbakira deituta, posta elektronikoz, etxelila@ondarroa.eus helbidera mezua bidalita, edo presentzialki, Etxelilan bertan izena emanda. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroaren egunean bertan ordaintzeko aukera egongo da. 
 
Gainontzeko ikastaroak. Ikastaro zikloari jarraipena emateko, beste bi saio egongo dira Etxelilan. Hirugarrena, martxoaren 11an [martitzena] egingo da, 17:00etan, Gizontasuna eta sexualitatea: zerk egiten nau hetero? izenburupean. Maskulinitatearen eta sexualitatearen arteko harremana aztertuko da bertan, heterosexualitatea zalantzan jarriz. Laugarren saioa maiatzaren 13an [martitzena] burutuko da, 17:00etan. “Gizonek eraso matxistak aitortzeko eta horien aurrean jarduteko duten erantzukizuna izango du ardatz, aliatuen ikuspegitik, modu eraginkorrean esku hartzeko eta pertsona guztientzako ingurune seguruago batean laguntzeko lan eginez”. 
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.