Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Efizientzia energetikoa bultzatzeko bidean hainbat pausu eman ditu Lea-Artibai Mankomunitateak

2024an hainbat argiteria aldaketa egin dituzte Patrokua jauregian, Andonegiko pabiloian eta Kareaga industrialdeko pabiloian. Andonegin instalazio fotovoltaiko bat ipini dute, eta Kareagan autokontsumorako instalazio fotovoltaiko partekatua instalatzeko proiektua idatzi dute, "epe laburrean" berau burutzeko helburuagaz.

Garaia Pagola Urriza
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/01/08

Lea-Artibai Mankomunitateak apustu sendoa egin du efizientzia energetikoaren alde: 2024an zortzi izan dira efizientzia energetikoa bultzatzeko aurrera eroan dituzten proiektuak. Guztira 140.000 euro inbertitu dituzte proiektuok garatzeko; horietatik 112.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak emandako dirulaguntza izan da, eta gainontzekoa, 28.000 euro, Lea-Artibai Mankomunitateak ipini du. Mankomunitatearen hiru eraikin nagusietan (Patrokua jauregia, Andonegiko pabiloia eta Kareagako industrialdean daukan eraikina) garatu dituzte proiektuak.

Patrokuari dagokionez, alde batetik, barne argiztapenaren efizientzia hobetu dute. Azaldu dutenez, eraikina duela 20 urte birgaitu zen mankomunitateko bulegoak bertan antolatzeko: “Bere garaian, bulego, pasabide eta batzargeletako efizientzi energetikoa ez zen lehentasun bat, beraz, urteetan izan dugun argiteriak ez zuen betetzen gaur egun arlo horretan dauzkagun efizientzia eskakizunak”. Gaineratu dutenez, 2023an patrokuako eraikinean eta Andonegi pabiloian egin zen auditoria energetikoak “lehentasun modura” argiteria aldatu behar zela zehaztu zen.

Hori horrela, LED motako argiztapena ipini dira hainbat tokitan: bulegoetan, pasabideetan, pasabide orokorretan, liburutegian eta ikasgelan. Gaineratu dutenez, pasabideetan presentzi detektagailuak ere ipini dituzte. Era berean, ikasgelako argi lerroak ere zuzendu egin dituzte, erabilera hobetzeko asmoz. Era berean, emergentziazko argiteria ere aldatu dute, LED motakoak ipiniz.

Bestalde, patrokuako aparkalekuko argiztapenaren efizientzia ere hobetu dute, bertan ere LED motako argiak ipiniz: aparkalekuko lau kale argien buruak ordezkatu dituzte. 

Lea-Artibai Mankomunitateak energia efizientzia bultzatzeko hainbat instalazio egin ditu.

Andonegiko barne argiztapena aldatu dute.Lea-Artibai Mankomunitatea

Andonegiko pabiloian ere, barne argiztapenaren efizientzia hobetu dute. Azaldu dutenez, argiztapena emateko lanparan sodio baporezkoak izan dira oraintsu arte: “Horietatik lau lanpara ez ziren pizten, eta beste hirurek ez zuten behar bezala funtzionatzen; gainera, pizteko denbora behar zuten. Hori dela eta, Andonegin zeuden zazpi lanparak aldatzea erabaki zen”. Hala, Andonegin ere, LED motatako zazpi lanpara instalatu dituzte.

Gaineratu dutenez, Andonegin autokontsumorako eta soberakinen konpentsaziorako instalazio fotovoltaiko bat ere ipini dute. Azaldu dutenez, 88 moduluz osatutako sorgailu fotovoltaikoa da Andonegiko estalkin ipini dutena, bi inbertsore hibridogaz. Biltegiratze sistemarako, ostera, bi bateria ipini dituzte, eta elementu guztiak gordetzeko txabola ere egin dute.

Era berean, instalazioaren kudeaketa integrala eta denbora errealean egiteko monitorizazioa sistema ere instalatu dituzte, eta baita instalazioa modu seguruan heltzeko eskailera eta bizitza-lerroak ere.

Lea-Artibai Mankomunitateak energia efizientzia bultzatzeko hainbat instalazio egin ditu.

Instalazio partekatua. Azkenik, Kareaga industrialdeko eraikinari dagokionez, autokontsumorako instalazio fotovoltaiko partekatuaren proiektua idatzi dute: “Mankomunitateak beti izan du asmoa Patrokua jauregiko bulegoetan erabiltzen den energia iturri berriztagarrietatik ateratzeko, baina, Patrokua jauregiaren eraikinak arazoak ematen dizkigu hori lortzeko”. Izan ere, alde batetik, Patrokua eraikin historikoa da, eta teilatuan eraikinaren tipologiarekin bat ez datozen elementuak ipintzeko zailtasuna dago. Bestalde, zuhaitz monumentalez inguratuta dago, eta horiek itzala ematen dute.

Halaber, Kareaga industrialdeko eraikina aprobetxatzea erabaki dute, bertan autokontsumo partekatua izango duen instalazio fotovoltaikoa egiteko: “Eraiki 33 izena duen pabiloi hori industrialde batean dago, eta bere kokapenak eta orientazioak ezin hobeak dira gainazalean instalazio fotovoltaiko bat ipintzeko”. Hori horrela, bertan sortzen den energia bi eraikinetako kontsumoak asetzeko erabiliko dute: Patrokua jauregiko bulego, batzargela eta ikasgelarako eta Eraiki 33n dauden ikasgelak, tailerra, sukaldea eta bestelako azpiegituretarako. Adierazi dute helburua Barrizar enpresak egin duen proiektua “epe motzean” gauzatzea dela.

Bestalde, Eraiki 33ko tailerretako argiteria aldatu dute: “Peñascal Fundazioak eta Sartu zabaltzen erakundeek dituzten tailerretako argiteria aldatu da, eta LED motatako luminariak ipini dira”. Zehazki, erakinaren sarrera nagusian, komunetan, pasabidean, iturgin tailerrean, igeltserotzako tailerrean eta zaharberritze tailerrean egin dituzte aldaketak, guztira 67 luminaria aldatu dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.