Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Master Goxua Txapelketako bederatzi partida jokatuko dituzte eguenetik domekara

Hirugarren jardunaldiari bihar [urtarrilak 9], 19:45ean, emango diete hasiera pilotariek, frontoi txikian.

Master Goxua Txapelketako bigarren jardunaldia. Bigarren jardunaldia abenduan jokatu zuten.Markina-Xemeingo Esku Pilota taldea
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/01/08

Giro herrikoian murgilduta, pilotariek jokatu dituzte jada Master Goxua Txapelketako bi jardunaldi. 60 pilotariren arteko lehia martxan egongo da datorren martxoaren 28an finalak jokatzen dituzten arte. Hala, astero eguenetik domeketara jokatuko dituzte finala heldu bitarteko partidak.

Gabonetako geldialdiaren ostean, prest daude urte berriari Markina-Xemeingo frontoi txikian hasiera emateko. Bihar [urtarrilak 9], 19:45etik aurrera, bi partida ikusteko aukera egongo da: Peio Etxebarrieta-Aner Arriola eta Amoto-Oier Urrutia alde batetik, eta Latxi-Goitia eta Zubiria-Gomez bestetik. Etzi [urtarrilak 10], ostera, 20:00etan hasiko dira partidak: Zorion Kareaga-Agirregomezkorta bikoteak Bustindui-Ezpeletaren aurka jokatuko du, eta Xabi Arteaga-Koldobika Puentek ostera, Anso-Legarra bikotearen aurka.

Asteburuko partidak zapatuan hasiko dituzte, 17:30ean. Lehenengo mailako hiru partida jokatuko dituzte pilotariek: Muñozguren-Kato eta Varela-Unanue, Onagoitia-Urizar eta Perran anaiak eta azkenik, Ander-Arkaitz eta Laka-Arrate. Domekan, aldiz, 18:00etan hasiko dira partidak: Esnaola-Mujika bikoteak Gorostizaga-Arandia bikotearen aurka jokatuko du, eta Berasaluze-Isasi bikoteak, ostera, Uriguen-Azurmendiren aurka.

Bigarren jardunaldia. Abendu amaieran jokatu zituzten pilotariek urteko azken partidak, bigarren jardunaldian. Lehenengo mailako partidetan Lakak eta Arratek nagusitasuna erakutsi zuten Kareagaren eta Agirregomezkortaren aurka, 18-9 irabazita; Ander-Arkatiz eta Etxebarrieta-Arriola pilotarien partidak orekatuago egon ziren arren, azken bikoteak 18-13 irabaztea lortu zuen; Gorostizaga eta Arandia ere, nagusi izan ziren frontoi txikian, Latxiri eta Goitiari 18 eta 3 irabazita.

Bigarren mailako partidei dagokienez, ostera, bi partida jokatu zituzten. Gomez mina hartuta zegoenez, Olaldek jokatu zuen bere partez, Zubiriagaz. Uriguen eta Azurmendi eduki zituzten aurkari, eta euren alde egin zuen markagailuak, 18-10. Azkenik, Adorrixak eta Gandixak jokatu zuten Atxurraren eta Malaxetxebarriaren aurka, eta 18-4 irabazi zuten.

Master Goxua Txapelketako bigarren jardunaldia.

Bigarren jardunaldia abenduan jokatu zuten.Markina-Xemeingo Esku Pilota taldea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.