Ondarroako Zatoztek Gabonetako zozketako zenbaki sarituak jakitera eman ditu
Zatozteko kideek adierazi dutenez, saridunak agertzeko azkenengo eguna urtarrilaren 16a [eguena] izago da.
Ondarroako Zatozte dendari eta ostalari elkarteak urteroko Gabonetako zozketa egin zuen atzo [urtarrilak 10]. Guztira 2.100 euro banatu diztute elkarteko dendetan erosketak egin dituztenen artean; 700 euroko hiru sari, 50 euroko txarteletan banatuta. Zozketako zenbaki sarituekin batera, sari bakoitzeko bi ordezko ere atera dituzte. Elkarteko kideek adierazi dutenez, urtarrilaren 16a [eguena] izango da saridunak agertzeko azkenengo eguna.
Zenbaki sarituak:
- 65.095. Ordezkoak: 7.506 (1) eta 58.996 (2).
- 32.675. Ordezkoak: 6.299 (1) eta 28.050 (2).
- 52.263. Ordezkoak: 57.435 (1) eta 18.034 (2).