Markina-Xemeingo Argazki eta Zinema Taldearen argazki funtsa digitalizatuko du udalak
MAZT taldeak eta Markina-Xemeingo Udalak hitzarmena sinatu dute, taldearen argazki funtsa udal artxiboan gordetzeko.
Markina-Xemeingo Udalak eta Markina-Xemeingo Argazki eta Zinema Taldeak (MAZT) hitzarmena sinatu dute, taldeak duen argazki funtsa udalari dohaintzan emateko. Udal ordezkariek adierazi dutenez, taldearen argazkiak udal artxiboan gorde eta “behar bezala” kontserbatuko dituzte: “Udalaren helburua da artxibo historikoa zaintzea, sustatzea eta berau baliabideez hornitzea”.
Hori horrela, argazkien digitalizazioa eroango du aurrera udalak, kontratatutako teknikari baten bidez: “Interes publikoko materiala izanik, ikertzaileek ez ezik, gizarte osoak material hau kontsultatzeko aukera izango du etorkizunean”.