Zatoztek Gabonetako zozketako sariak banatu ditu
2.100 euro banatu dituzte hiru saridunen artean; 700 euroko sari bana irabazi dute, 50 euroko txarteletan banatuta.
Barikuan egin zuen Ondarroako Zatozte dendari eta ostalari elkarteak urteroko Gabonetako zozketa, eta agertu dira jada irabazleak. Zatoztek guztira 2.100 euro banatu ditu elkarteko establezimenduetan erosketak egin dituztenen artean. Hala, hiru irabazle egon dira, eta bakoitzak 700 euroko saria irabazi du, 50 euroko txarteletan banatuta. Idoia Basterretxea, Nerea Mendibe eta Arantza Astillero izan dira zortedunak.