Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gabonetan erabilitako pirotekniak herrian "kezkak" sortu dituela adierazi du Ondarroako Udalak

Gabonetan pirotekniako materialak sortu dituen kalteak ikusita, datorren urtera begira neurriak "gogortuko" dituela adierazi du Ondarroako Udalak.

Gabonetan udaltzaingoak adingabeei atzemandako materiala. Ondarroako Udala.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/01/16

Gabon egunetan, urtero legez, handitu egin ohi izan da pirotekniako materialaren erabilera, eta aurten, Ondarroan, herritarrek beraien “kezka” adierazi die udalari, izan ere, udaltzaingoak gaiaren inguruan jasotako telefono deiak “asko” hazi dira: “Herritar askok egunak daramatzate udalagaz harremanetan Gabonetan eztanda egin duten gailu piroteknikoak sortu dituzten kalteak direla eta. Data hauetan urtero handitzen da halakoen erabilera, baina ez soilik baimendutako gailuena, baita baimendu gabeko material piroteknikoena ere”.

Ondarroako Udalak adierazi duenez, datorren urtera begira neurriak “gogortuko” ditu: “Guzti honi aurre egiteko eta batez ere kontzientzia sortzeko, urte guztiko lanketa egitea beharrezkoa da. Horretarako, udala, ikastetxeak, gurasoak, umeak, helduak, saltzaileak… kontuan hartu eta hurrengo Gabonetan egoera hauek ez errepikatzeko bitartekoak ipiniko dira”. 

Sortutako kalteei dagokienez, Gabon Zahar gauerdiko su-artifizialak izan dira herritarren artean kezka handienetakoa sortu duena: “Udalak ez du baimendu halakorik botatzea eta herritar batek baino gehiagok bota ditu, horrek dakartzan kalte posibleak kontuan hartu gabe”. Zubi Barritik bota ziren su-artifizialak jarri ditu adibide gisa udalak, eta hauen “arriskua” azpimarratu du: “Zubi Barritik botatako su-artifizialek gorabehera sortu zituen Artibai egoitzako egoiliarrengan, beraiengandik oso metro gutxira bota baitziren. Kontuan hartzekoa da baita ere, su-artifizial hauetakoren bat Alde Zaharraren goiko aldeko etxeren baten gainean eroriko balitz, zer nolako kalea eragingo lukeen, inguru horretako etxe gehienak egurrezko egituradunak direlako eta elkarren ondo-ondoan daudelako”. Arrigorri hondartzatik ere bota zirela aipatu du udalak, eta udaltzainek botatzen ari zirenak identifikatu zituztela. 

Horrez gain, urtarrilaren 3an [barikua] Erribera kaleko eraikin batek sua hartu zuen Plazagainetik botatako petardo baten ondorioz: “Larrialdi zerbitzuen zein bertan zeuden herritarren erreakzioak ondorio larriagoak egotea saihestu zuen. Eraikin horrek osorik su hartuz gero kalteak ikaragarriak izango ziren Alde Zaharrean”. 

Gertakari hauez gain, Ondarroako Udalak aipatu duenez, udaltzainek “arrisku handiko” hainbat material pirotekniko atzeman dizkiete zenbait adingaberi: “Herriko denda batzuetan ere ibili dira udaltzainak, materiala non, nola eta zeini saltzen dioten ikertzeko”. Bide batez, material honen erabilerak herritarrei eragin ahal dizkien kalteak azpimarratu ditu udalak: “Esan beharrik ez dago suziri eta antzekoak erabiltzeak zelako kalteak eragiten dizkien haur oso txikiei, adinekoei edota hotsekiko sentsibilitate handia duten pertsonei, hala nola espektro autistaren nahasmendua dutenei. Eta baita animaliei ere”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.