Udal hezkuntza kontseilua sortzeko bidean, beste pauso bat
Lekeitioko Udalak eta Karmele Artetxe proiektuaren koordinatzaileak Udalhez proiektua aurkeztu diete lekeitiarrei.
Udal hezkuntza kontseilua sortzeko bidea hasi du Lekeitioko Udalak EHUrekin batera. Martitzenean [urtarrilak 14] Udalhez proiektuaren aurkezpena egin zuten Azkue aretoan, eta 30 lagun inguru elkartu ziren. Karmele Artetxe proiektuaren koordinatzaileak azaldu zituen proiektuaren lerro nagusiak; bi urteko proiektua dute aurretik lekeitiarrek.