Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Leire Irizar Arrieta eta Aissa Intxausti Aburruza Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauen sareko partaideak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauak: "Sistema heterosexualetik desbideratu ginenak gara"

Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauen sareko partaideak dira Leire Irizar Arrieta (Mutriku, 2000) eta Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio, 1996). Herrietan saretu, antolatu, heterosexualitatetik at kokatzen diren proiektuak eraiki, herrietako dinamikak interpelatu eta lehertzeko helburuagaz, Desbiauen jaialdiaren hirugarren ekitaldia izango dute bihar, Ondarroan.

Leire Irizar Arrieta eta Aissa Intxausti Aburruza.
Garazi Burgoa Aldarondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/01/17

2021eko udazkenean sortu zuten Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauen sarea, eskualdeko sexu-genero disidenteek, espazio propioak sortzeko beharra oinarri izanda. Behar horri tiraka antolatu zuten eskualdeko lehen jai transmaribolloa Ondarroan. Aissa Intxausti Aburruza eta Leire Irizar Arrietaren arabera, lehen aldia izan zen eskualdean hainbeste «desbiau» batu zirena. Horrelako espazioak sortzeko beharraren adierazle izan zen jaialdia, eta, potentzialtasunaz jabeturik, aurrera jarraitzeko motibazioa eman zion egunak sareari. Horrenbestez, bihar, Desbiauen hirugarren jaialdia egingo dute Ondarroako Gaztetxean, eta eskualdeko sexu genero disidenteei bertaratzeko deia egin diete, baita sarera hurbiltzekoa ere.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauen sarea da zuona, zergatik desbiauak? 

Leire Irizar Arrieta: Izen egokia iruditu zitzaigun borrokatu nahi genuena aldarrikatzeko; izan ere, sistema heterosexualetik desbideratu ginenak gara, heterosexualitatea alde batera utzi eta iraultzeko asmoz.

Aissa Intxausti Aburruza: Heterosexualitatea diogunean, ez gara desiraz ari, ezta orientazio sexualaz ere; sistema osoaz ari gara, gizonak eta emakumeak sortzen dituen sistemaz, eta hauen arteko harremanak ezartzen dituenaz. Horregatik ez ditugu, adibidez, LGTB siglak erabiltzen, desbiatua izatea ez delako mugatzen praktika sexual eta desira konkretu batzuetara, eta hori izenetik hasita argi uztea garrantzitsua dela deritzogu.

Eskualdeko sarea izanik, herri desberdinetako sexu genero disidenteok osatzen duzue?

A.I.A.: Bai, nahiz eta leku gehiagotara heltzea gustatuko litzaigukeen oraindik. Gure taldean, eskualde mailakoa izanagatik, herri handienetako kideak batzen gara egun, eta elkartu izan gara iraganean. Talde bezala, presente daukagun erronka da izaera ezberdinak dituzten herrietako kideen elkargune izatea.

Hirugarren jaialdia egingo duzue zapatuan. Zer dago ospatzeko?

L.I.A.: Ospatzeko gauza asko izan ditzakegu, baina jaia, batez ere, eragiteko tresnatzat da interesgarria guretzat. Orain arteko esperientziatik, pozgarria da eskualdetik kanpoko herrietara ere iristeko gaitasuna dugula jakitea, baina sarearen erronka nagusia eskualdera begirakoa da, bertan eragitea.

A.I.A: Herrietan ikusgarritasuna lortu nahi dugu, erreferentzialtasuna; beraz, kalean egon eta ikusi egin behar gaituzte. Horregatik saiatzen gara ekintzak kalean egiten. Lehenengo jaian, kalean jolasak egiten igaro genuen goiza, eta, duela bi urte, elektrotxarangarekin atera ginen. Poteatze hutsarekin hautsi egin genuen ohiko dinamika. Hainbeste pertsona queer taldean, besterik gabe kalean egoteak inpaktua eragiten du, deserosotasuna sortzen du, eta eraldaketa gaitasuna dauka, are gehiago herri txikietan.

Bihar arratsaldean hasiko da egitaraua, Antes muerta que sencilla tailerragaz, transmaribollo borrokarako gakoei buruz hausnartuz. Zer egingo duzue?

L.I.A.: 18:00etan zabalduko ditugu Ondarroako Gaztetxeko ateak eta, transmaribollo borrokarako gakoen inguruan hausnartu ondoren, Antes muerta que sencilla makillaje tailerra egingo dugu. Tailerraren helburua gure gorputzak desitxuratzea izango da. Mijo Lizarzaburu taldekideak pasa den astean Gaur8ko artikulu batean ondo azaldu zuen: «Beste zerbait izateko janztea, ez gizon, ez emakume, baizik eta zure aitak ikusi nahi ez duen munstro queer, itsusi, nazkagarri eta beldurgarriak bihurtzea».

A.I.A.: Ondoren, kalera irtengo gara, sorpresa bategaz. Eta, gero, Elektropottottek girotuko du herria. Arratsaldeko egitarauaren ostean, gaztetxean jarraituko du festak; Labar eta La Fulana etorriko dira Donostiatik, eta gero, herrikoen txanda izango da: Lumatzak MJ eta Sargori DJ.

Eskualdean kaleak hartzea borrokatzea da, eraikitako normaltasuna haustea. Horrek egiten du jaia bera politiko.

Borroka eta jaia uztartzeko eguna da honakoa?

L.I.A.: Bai, hori da gure helburua. Heterosexualek egunero goza dezakete herriaz eta parrandaz, eta nazkatuta gaude. Eskualdean kaleak hartzea bere horretan borrokatzea da, eraikitako normaltasuna haustea. Horrek egiten du jaia bera politiko.

Egitaraua, eta, oro har, jaialdia, eskualdeko desbiauei zuzendutakoa da. Espazio segurua bermatzeko helburuagaz, ezta?

L.I.A.: Ondo dakigu nortzuk diren larunbatero herrietako tabernetan lasai dantzatzen dutenak. Queerrok, lekua hartzeko, beti daukatenei kendu behar diegu.

A.I.A.: Neurriak hartuko ditugu, normak berriro ere espazioa har ez dezan. Bihar ez da lekurik egongo heterosexualentzat.

Queerrok, lekua hartzeko, beti daukatenei kendu behar diegu.

Pasa den urtean, maiatzaren 17aren bueltan, mezu desberdinez bete zenituzten eskualdeko kaleak. Horietako batek horrela zioen: Ezkerreko matxituk, matxituk diz! 

AI.A.: Egun seinalatuetan ere sareak eskualdean erreferentzialtasuna izatea da gure helburuetako bat. Iazko maiatzaren 17a garrantzitsuak iruditzen zitzaizkigun mezuak kaleratzeko baliatu genuen; izan ere, egun horietan hedabideek, instituzioek zein enpresa pribatuek askotariko mezuak zabaltzen eta argitaratzen dituzte, gure borroka baliatuz beraien onurarako. Mezu horiek, gainera, ez dute gure borroka ordezkatzen, inklusibitatearen izenean hitz egiten dute, eta guk sistema bera hautsi nahi dugu, ez han integratuak izan. Horretarako, ezinbestekoa irudikatzen zitzaigun mezu eta diskurtso ezberdinak plazaratzea, azkura apur bat sor zezaten. Zuzenean interpelatu nahi genituen ustez aliatuak diren baina sistema erreproduzitzen eta sostengatzen duten horiek, besteak beste, ezkerreko gizonak.

L.I.A.: Mezu probokatzaileagoekin hausnarketa eta aldaketa beharra azpimarratu nahi genuen, fokua gugan jarri beharrean, beraiengan jarri behar delako. Bestalde, herrietan urte luzez normatik kanpo iraun dutenei ere aitortza egin eta ikusgarritasuna eman nahi genien, ‘amona bollerak’ eta ‘izeba solterak’ aldarrikatuz. Izan ere, sexilioa ez da kontu berria, baina gure aurretik sexiliatu ezin izan ziren, edo nahi izan ez zuten asko egon dira, herrietan bertan familiaren instituzioari eta heteronormari uko eginez bizi izan direnak, eta gutako askoren erreferente bakarrak izan dira gaztaroan. Herrian zeresana eman zuten margoketek, baita zenbaiten haserrea piztu ere. Horrekin, helburua bete genuela uste dugu.

Sexilioa aipatu duzue. Heri txikiz osatutako eskualdea izanik, sexilioaren auziak berebiziko garrantzia izan dezake Lea-Artibai eta Mutrikun?

A.I.A.: Disidentzian kokatzen den orok edo gehienok izan dugu sexiliatu edo herrian geratzearen arteko gatazka zail hori. Taldean bertan ere, hirietara joan behar izan den zein eskualdean bizi den jendea gaude, eta horrek ikuspuntuak uztartu eta ikuspegi orokorra izateko aukera ematen digu. Izan ere, geratzea erabaki dugunok egunero lubaki batean ez bizitzeko eta joandakoak bueltatu ahal izateko ere lan egiten dugu.

Eskualdeko desbiauentzat mezurik?

L.I.A.: Jaira animatu nahi ditugu, harremanak sortzeko aukera ezin hobea iruditzen baitzaigu. Badakigu herri txikietan zailagoa dela komunitatea eratzea; hortaz, eskualdeko sarera etortzeko deia ere egin nahi dugu.

Disidentzian kokatzen den orok edo gehienok izan dugu sexiliatu edo herrian geratzearen arteko gatazka zail hori

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.