Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauen sareko partaideak dira Leire Irizar Arrieta (Mutriku, 2000) eta Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio, 1996). Herrietan saretu, antolatu, heterosexualitatetik at kokatzen diren proiektuak eraiki, herrietako dinamikak interpelatu eta lehertzeko helburuagaz, Desbiauen jaialdiaren hirugarren ekitaldia izango dute bihar, Ondarroan.
Jose Pablo Arriagak Markina-Xemeinen sortzen ditu bere eskulturak, eta azkenengo lanak bere ama oinarritzat hartuta egin ditu. Ama izena ipini dio erakusketari, eta ikusgai egongo da Bilboko Berreginen Museoan maiatzaren 4ra bitartean.