Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Artola-Mariezkurrena II eta Zabaleta-Elordi prest daude Uni frontoian "lan ona" egiteko

Gaur [urtarrilak 22] pilota aukeraketa egin dute lau pilotariek; Artolak eta Mariezkurrenak pilota "bizkorragoak" aukeratu dituzte. Zapatuan "irabaztera" irtengo direla ziurtatu du Elordik.

EPELen binakako txapelketa Zabala-Elordi eta Artola-Mariezkurrena, gaur [urtarrilak 22] aukeratutako pilotekin.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/01/22

Eskualdeko pilotazaleek galdu ezin duten hitzordua dute Markina-Xemeinen zapatuan [urtarrilak 25]. EPELen Binakako Txapelketako 11. jardunaldia jokatuko dute Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteek; lau jokalariek gaur [urtarrilak 22] eguerdian egin dute pilota aukeraketa, Uni frontoian.

Bakoitza bere interesei erreparatuz, Artola eta Mariezkurrena izan dira pilotak aukeratzen lehenak. Pozik agertu dira aukeraketagaz: “Pilota onak aukeratu ditugu, egia esan. Gureak eurenak baino apur bat biziagoak dira, baina tira, denak dira pilota onak, aitzakiarik gabe”. 105,3, 104,9 eta 104,8 gramoko pilotak aukeratu dituzte. Elordik eta Zabaletak ostera, 105,2, 105 eta 106,2 gramoko pilotak aukeratu dituzte. “Guri komeni zaizkigun pilotak aukeratu ditugu. Zapatuko partida frontoi handi batean da, zabalagoa, altuagoa, luzeagoa… Materiala frontoi hauetan biziagoa izaten da, frontoiak onartzen duelako”, adierazi du Zabaletak.

Pilota aukeraketa

Pilota aukeraketa egin dute gaur [urtarrilak 22] Uni frontoian.

Sailkapenean hirugarren postuan doaz Elordi eta Zabaleta, hamar partidatik zazpi irabazita. Pozik agertu da Elordi orain arte egindako txapelketagaz: “Egia esan, oso ondo goaz. Txapelketa hasi aurretik edonork sinatuko luke goazen postuan joateko. Gure esku dago lehenengo edo bigarren postuan sailkatzea, eta hori oso ondo dago. Nik uste dut oraindik badaukagula tartea bikote bezala gora egiteko; horren bila gabiltza, eta uste dut bide onetik goazela”. 

Zapatuan “irabaztera” irtengo direla ziurtatu du Elordik: “Txapelketako partida denak dira garrantzitsuak, baina ligaxka barruan badaude partida batzuk beste batzuk baino garrantzia gehiago dutenak; aste honetako partida horietako bat da, eta irabaztera goaz”. Orain arte egindako “lan onari” jarraipena eman nahi diote urdinek: “Egindako lan on dena aste honetan ere bide beretik egingo bagenu, aurrerapauso handia izango litzateke, eta ea lortzen dugun”.

Aurkari “indartsua” duten arren, gogoz daude zapaturako: “Nahiz eta zestan jokatzeko frontoia pilotan jokatzeko onena ez den, jokatu izan dugu hemen eta sentsazio onak eduki genituen. Uste dugu mina egin dezakegun frontoia izan daitekeela, eta ea horrela den zapatuan”. Elordirentzat, gainera, partida “berezia” izango da: “Nahiko oihartzun izan du partidak herrian, sarrera asko saldu dira, eta dakigunez jendea gogotsu dago partida ikusteko. Ea guk erantzuten dugun eta partida ona egiten dugun”.

Artola-Mariezkurrena II: “Partida gogorra jokatu beharko dugu irabazi ahal izateko, baina aurreko itzulian gai izan ginen irabazteko, eta uste dugu errepikatu genezakeela”.

Artola eta Mariezkurrena, ostera, laugarren postuan doaz sailkapenean: hamar partidatik sei irabazi dituzte. Txapelketaren hasieran elkarrekin jokatzeko aukera gutxi izan bazuten ere, azkeneko partidetan bikote bezala “aurrerapausua” eman dutela uste dute: “Azken partidetan askoz hobeto jokatu dugu, eta ea jarraipena ematen diogun joku horri, eta behintzat partida txukun bat egiten dugun”. 

Hala, zapatuan “oso aurkari gogorrak” dituzten arren, gorriak ere irabazteko gogoz daude: “Zabaleta binakakoan kontrara tokatzen zaigunean partida zailak izaten dira, eta Elordik ondo lagunduta, sekulako bikotea da. Partida gogorra jokatu beharko dugu irabazi ahal izateko, baina, aurreneko itzulian ere gai izan ginen irabazteko, eta uste dugu errepikatu genezakeela”.

Mariezkurrenak iaz jokatu zuen azken aldiz Uni frontoian, eta Jakagaz batera, garaipena lortu zuen. Aurten ere, berdinaren bila irtengo da kantxara: “Frontoi handia da Markiñakoa, eta normalean ez dugu horrelako jokatzen. Hala ere, niri behintzat gustatu egiten zaizkit mota honetako frontoian. Zabaleta aurrean izanda zaila izango den arren, irabaztera irtengo gara”.

Pilota aukeraketa

Pilota aukeraketa egin dute gaur [urtarrilak 22] Uni frontoian.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.