Ikastaroak urtarriletik maiatzera bitartean izango dira, hilabeteko azkenengo eguaztenetan, 10:00etatik 12:00etara, Etxelilan.
Jon Zabala Arando ikerlari amorotarrak ‘Bilkura kolektiboak bizitzaren erdigunean’ tesia ondu du, bost urte baino gehiagoko ikerketa eginda. Korrikari erreparatuz, Durkheimen eferbeszentzia kolektiboaren teoria frogatu du.
"Bokazio zientifikoak pizteko" helburupean antolatu dute, laugarrenez, STEAM azoka. Gernika-Lumoko San Fidel Ikastolan jorratu da, gaur, azoka, eta Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolako eta Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolako ikasleak horretan parte hartu dute.
Gipuzkoako Batel Ligako lehenengo bi jardunaldiak irabazi dituzte Mutrikuko Haur Mailako neskek. Hirugarrena zapatuan [urtarrilak 25] lehiatuko dute, Zarautzen.
Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, demokraziaren gaian sakonduko dute zapatuan [urtarrilak 25] lekeitiarrek, 'Plazatik udaletxera, udaletxetik plazara' jardunaldian.
Zuhaitz baten landaketagaz hasiko dute urte berria. Pala, ping pong, esku pilota eta xake txapelketak ere egingo dituzte, eta izen ematea zabalik dago urtarrilaren 31ra arte.
Geoparkearen eskaintza turistikoa zabaltzeko Geoparkeko Bira produktua aurkeztu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Fiturren. Kostaldearen eta barnealdearen arteko oreka sustatzera datorren produktu modura aurkeztu dute Madrilgo azokan.
Barikuan [urtarrilak 24], 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean, idazlea ez da bakarrik egongo, Micen, Uxue Alberdiren eta Ane Labakaren laguntza izango baitu musikan eta bertsoetan.
Lekeitio Lagunkoiak antolatutako emanaldian 50 ikusletik gora elkartu dira.
Zapatuan [urtarrilak 25] lehiatuko dute Zaldi Kinttopekoen txapelketa, eta domekan [urtarrilak 26], nagusiena.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako nahiz Lekeitioko Azkue Natura Ikastolako kideak bihar [urtarrilak 24] 16:30ean elkartuko dira, bakoitza bere ikastolaren aurrean.