Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Geoparkeko Bira ibilbidea aurkeztu du Fiturren

Geoparkearen eskaintza turistikoa zabaltzeko Geoparkeko Bira produktua aurkeztu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Fiturren. Kostaldearen eta barnealdearen arteko oreka sustatzera datorren produktu modura aurkeztu dute Madrilgo azokan.

Libe Otegui aldundiko Turismoko zuzendaria, Iñaki Ostolaza Euskal Kostaldeko Geoparkeko presidente eta Zumaiako alkatea, Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzailea, Alazne Txurruka Debako alkatea, eta Azahara Dominguez aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua.Geoparkea
Ane Maruri Aransolo
Mutriku
2025/01/23

Euskal Kostaldeko Geoparkea Fitur nazioarteko turismo azokan parte hartzen ari da egunotan, eta Bizkai, Araba eta Gipuzkoako gunean zein Munduko Geoparkeen Espainiako Sarearen standean “presentzia nabarmena” izaten ari dela diote ordezkariek. Hala, Fiturreko erakusleihoa Geoparkeak sortu berri duen Geoparkeko Bira produktua nazioarteko publikoari aurkezteko aprobetxatzen ari direla gehitu dute.

Gaur (urtarrilak 23) goizean egin duten aurkezpen ekitaldian Euskal Kostaldeko Geoparkeko presidente eta Zumaiako alkate Iñaki Ostolazak azpimarratu du barneratuta dutela “turismoa aldatzen” ari dela, eta horregatik bilatzen dutela bisitarien fluxuak geoparke osora zabaltzea: “Geoparkeko Bira oinarrizko piezetako bat da helburu horretan”.

Izan ere, Mugikortasuneko, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek esan du Geoparkeko Bira bezalako ekimenei esker “turismo fluxuak modu orekatuagoan” banatzen direla lurralde osoan, “egonaldi luzeagoak erraztuz eta, beraz, aberastasuna lurraldean zehar zabalduz”. Gainera, hori guztia “jasangarritasunaren ikuspegitik” egiten dutela nabarmendu du.

Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak, aldiz, geoturismo eskaintza zabalaren eta anitzaren baitan kokatu du produktu berria: “Kostaldearen eta barnealdearen arteko muga geografiko eta psikologikoa gainditu nahi dugu Geoparkeko Birarekin, eta flyschak erakartzen dituen bisitariak barrualdera gureganatu nahi ditugu”.

Erlazionatutako edukiaMutrikutik Zumaiarainoko hiru ibilbide ezagutaraziko ditu Geoparkeko Birak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.