Andraetxeko kideak "oso gustura" aritu dira asteburuan
Denetariko ekintzak egin dituzte lekeitiarrek, besteak beste, irrintzi tailerra eta batukada ikastaroa.
Egitekorik ez da falta Andraetxean. Eguenean [urtarrilak 23] irrintzi tailerragaz hasi, eta atzo [urtarrilak 26] batukadagaz eman zioten amaiera asteari. Tartean, gainera, yoga ikastaroa eta Andrak Erramutan dokumentalaren emanaldia eta solasaldia ere izan dituzte. Denetan “oso gustura” ibili dira Andraetxeko kideak: “Irrintzi tailerrera Aulestitik etorri ziren erakustera irrintziak zelan bota, eta pila bat ikasi genuen. Irrintziak batzeko, saretzeko, indartzeko eta ezagutzeko balio izan digu”. Batukadan, ostera, hogei lagunetik gora elkartu ziren: “Oso-oso ondo joan zen, motibatuta”.