Giro "ederrean" ospatu dituzte aulestiarrek Narea auzoko San Bizente jaiak
Barikuan [azaroak 24] eman zioten hasiera aulestiarrek San Bizente jaiei, mus txapelketagaz, eta zapatuan [urtarrilak 25] jarraitu zuen jai giroak Narea auzoan.
Barikuko [urtarrilak 24] mus txapelketagaz abiarazi zituzten aulestiarrek Narea auzoko San Bizente jaiak. Jokoa giro “onean” igaro ondoren, Ispasterko eta Bedaruko Olabe bikotea gailendu zela adierazi dute antolatzaileek, 200 euroko dirusaria eta txapela eurenganatuz. Bigarren postua lortu zuten Andoni eta Enrikek osatutako bikote ispastertarrak.
Zapatuan [urtarrilak 25] auzoko ermitan egin zen mezagaz hasi zuten eguna, eta ondoren, umeentzako jolasak egon ziren: “Umeen jolasetan ume ugarik parte hartu dute. Goizeean euria egin duen arren, herriko eta inguruko asko animatu dira eta giro polita izan dugu”. Zaldi demaren txanda izan zen ondoren, eta Azkoitiko Txibilter izan zen garailea, eta bigarren postua, Larruskaingo Olazarrek lortu zuen. Lehenengoak, 68 untze eta 12 metro egin zituen, eta bigarrenak, 66 untze eta 10 metro.
Trikitilarien musikak girotu zuen zapatuko eguna, eta 17:00etan binakako briska txapelketari eman zioten hasiera. Markina-Xemein eta Larruskaindik etorrirako Begoña eta Felisak jantzi zuten txapela, eta bigarren postua, Bedarutik etorritako Hodei eta Bakarne ama-semeek lortu zuten.