Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ladutxe eta Mantzisidor, finalera

Ludovic Ladutxek eta Mikel Mantzisidorrek Eusko Label Winter Seriesko finala jokatuko dute, atzo [urtarrilak 27] Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal 2 eta 0 menpean hartu ostean.

Puntistak, Hondarribiko eskolako umeekinEraman Jai Alai.
Alex Uriarte Atxikallende
Ispaster,Markina-Xemein,Mutriku
2025/01/28

Ludovic Ladutxe getariarra eta  Mikel Mantzisidor mutrikuarra dira Eusko Label Winter Seriesko bigarren finalistak. Aurtengo ekitaldian aurrerapauso esanguratsua eta kalitate jauzia egin ondoren, puntista onenen artean daude, eta aurtengo txapelketan horren berri eman dute kantxan. Astelehenean [urtarrilak 27], beste behin, goi mailako partidua jokatu zuten, beren ohiko kottik oso urrun aritu ziren Eñaut Urreisti mutrikuarraren eta Gorka Sorozabal miarriztarraren kontra. 

Ladutxek eta Mantzisidorrek alde fisikoa zukutu zuten: kantxa ederto betetzen duen bikotea da, jokaldiak ondo ustiatzen dituena, eta pilotalekuan luzaro korrika egiteko gai dena. Horri aurten irabazitako konfiantza eta segurtasuna gehituz gero, merezimendu osoko garaipenerako errezeta osatu dezakete. Atzokoa horren isla argi eta garbia izan zen. Ladutxe bere Akilesen orpoa, errematea, ondo ahaztuta kantxaratu zen; Mantzisidorrek, bere aldetik, ederto jagon zizkion kantxaren atzealdeko koadroak.

Urreistiri eta Sorozabali dagokienez, ez zuten inondik inora orain arteko mailan jokatu. Mutrikuar aurrelariak ez zuen gura beste asmatu aurrean; lehen seta nahikoa parekatua izan bazen ere, bigarrenaren atsedenalditik aurrera, bikote urdinaren nagusitasuna oso agerikoa izan zen. Eusko Label Winter Seriesen lehen txanpan, multzoburu izan ziren Urreisti eta Sorozabal. Egun direna, baina, orduko bikote haren oroitzapena da: finalaurrekoen ligaxkan jokatutako partidu biak galdu egin dituzte. Xabier Barandikari eta Imanol Lopezi aurpegia erakutsitako bikotea apur bat amatatuta dago, egun. Edozelan ere, progresiorako eta hazkunderako tarte adierazgarria dute puntista biek ala biek.

 

Ladutxe eta Mantzisidor.Eraman Jai Alai.

Ladutxek eta Mantzisidorrek jokatutako partidua txapelketan eduki duten bilakaeraren parekoa izan zen: joko landua, apala eta eraginkorra baliatu zuten. Tarteka-marteka dominantzia erakutsita ere, ez dira inondik inora Eusko Label Winter Seriesko pilotari izarrak. Lanaren bikotea dira, sakrifizioarena, eta lehiaketa osoan zehar sobera frogatu dute hori. Lehen setean, hutsegiteak saihestea bilatu zuten bikote biek; getariarrak eta mutrikuarrak material motela baliatu zuten, beren jokoa bermatze aldera. Edozelan ere, ez zuten pilota mota horrekin nahi beste asmatu, eta biziarekin agertu ziren trebeen. Lehen seta Ladutxeren eta Mantzisidorren aldeko 12 eta 15ekoarekin burutu zuten.

Bigarrenaren hasieratik, Ladutxek hartu zuen partiduaren ardura bizkarrean. Mutrikuarren arteko lehia Mantzisidorren aldekoa izan zen; Urreistik biribildu zuen erremate ederren bat edo beste, baina ez arinagoko jardunaldietan bezainbeste. Getariarrak, gogor lan egiteaz gain, errematatzeko abilezia kantxaratu zuen, eta hura giltzarri izan zen bigarren setaren garaipenari begira: 9 eta 15 nagusitu ziren.

Mikel Mantzisidor: “Jokoan hainbeste izanik, presio handia eduki dugu gure gain, eta oso gutxi disfrutatu dugu”

Partiduaren hondarrean, Ladutxe eta Mantzisidor asebeteta azaldu ziren, “helburu nagusia beteta”. “Finalera sailkatzea jomuga genuen, eta horren bila kantxaratu gara. Jokoan hainbeste izanik, presio handia eduki dugu gure gain, eta oso gutxi disfrutatu dugu”, azaldu zuen mutrikuarrak. Bere bikotekideak, bere garapenagatik galdetuta, “pozarren” hartu zuen aurrerapauso hori: “Jai Alai moduko kantxa luze batean, ondo errematatzen jakin behar da, eta horixe zen neure erronka pertsonala; entrenatzailearekin gogor egin dut lan, eta behar horrek fruitua eman du”.

Urreisti, astelehenean.Eraman Jai Alai.

Finalaren lagina.
Hurrengo astelehenean [otsailak 3], otsailaren 18ko final handiaren aurrerapen partikularra gertatu ahalko da. Izan ere, atzoko irabazleek iazko garaile eta aurtengo hautagai nagusien kontra jokatuko dute: Aritz Erkiaga ispastertarra eta Ion Ibarluzea markina-xemeindarra. Alor mentaletik, partidu oso garrantzitsua izango da bikote bientzat. Mantzisidorrek “irabaztera ateratzeko asmoa” plazaratu zuen, “final baten pareko partidu” horretan. Urreisti eta Sorozabal, ostera, Estatu Batuetara itzukiko dira, aste bi barru txapelketaren azken ligaxka hitzordua jokatzeko bueltatu arte; azken zita Thomas Urrutia donibanegaraztarraren eta Thibault Basque bidartarraren kontrakoa izango dute.

Hondarribiko haurrak, Jai Alain protagonista.Eraman Jai Alai.

Aipagarria, bestalde, Hondarribiko eskolako haurrak egon zirela partidu nagusia orduko. Eraman Jai Alai enpresa antolatzaileak harrobiaren eta etorkizunaren aldeko apustu sendoz darrai, eta gipuzkoarren txanda izan zen astelehenekoa. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.