Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Taupada Jardunaldiak euskaltzaletasunaren inguruan hausnartzeko bide berriak aztertuko ditu

Eguenean [urtarrilak 30] egingo dute jardunaldia, 09:30etik aurrera, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Besteak beste, Jon Zabala Arando ikerlari amorotarrak parte hartuko du jardunaldian. Izen ematea zabalik dago.

Garaia Pagola Urriza
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/01/28

Euskaltzaleen Mugimenduak euskaltzaleak aktibatu eta hausnarketa egiteko tartea hartuko du eguenean [urtarrilak 30], 09:30etik 14:15era, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Taupada Jardunaldia 2001ean antolatu zuen lehenengoz Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak, eta ordutik “ezinbesteko hitzordu” bihurtu da mugimenduko kideen formazio, elkartruke nahiz hausnarketarako. Aurtengoa, gainera, proposamen berriekin dator.

Besteak beste, euskaltzaletasunaren eta euskalgintzaren inguruan hausnartzea da jardunaldien helburua: “Euskarak euskaltzaleak behar ditu, euskararen alde egotetik harago euskararen alde eragingo duten herritarrak aktibatzea ezinbestekoa izango da euskarak aurrera egin dezan. Horretarako ordea, euskaltzaleok antolatu eta saretzeko modu eta proposamen berriak behar ditugu”. Hori horrela, goiz guztiko jardunaldia antolatu dute; bertan izango da Jon Zabala Arando ikerlari amorotarra ere.

Taupada Jardunaldien aurkezpena.

Zabalarena izango da, hain zuzen ere, eguneko lehenengo hitzordua. Gizarte Psikologiako doktoregaia da Zabala, eta EHUko “Kultura, Kognizioa eta Emozioa” ikertaldeko kidea da. Hala, harrera eta irekiera ekitaldiaren ostean, amorotarrak Bilkura kolektiboak bizitzaren erdigunean bere tesiaren inguruan hitz egingo du. Hain zuzen ere, Durkheimen eferbeszentzia kolektiboaren teoria frogatu du Zabalak, eta besteak beste, kidetasun sentimenduen inguruan arituko da. 

Ostean, irakaskuntzan murgilduko dira bertaratzen direnak. Mondragon Unibertsitateko Letizia Garcia Fernandez eta Eneritz Garro Larrañagak irakaslegaiak euskararen eragile aktibo izatearen inguruan ariko dira. Jarraian BIZI mugimenduko Xabier Harluxetek hartuko du hitza, eta klima aldaketaren eta injustizia sozialaren inguruan jardungo du.

Atsedenaldiaren ostean, EHUko Parte Hartuz Ikerketa Taldetik Igor Ahedo Gurrutxagaren txanda izango da; NItik GUra izenburupean, saretxe eredu berrien inguruan ariko da Ahedo. Jardunaldiagaz amaitzeko, mahai ingurua egingo dute, Taupa Mugimenduaren inguruan eta aktibazio ildo berriari begiratuz.

Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete taupamugimendua.eus web orrian; edozein eragile zein norbanakoei dago zuzendua.

Egitaraua.

  • 09:30. Ate irekiera eta harrera.
  • 09:45. Hasiera: Irekiera ekitaldia.
  • 10:00. Jon Zabala Arando.
  • 10:40. Letizia Garcia Fernandez eta Eneritz Garro Larrañaga.
  • 11:25. Xabier Harluxet.
  • 12:00. Atsedena.
  • 12:30. Igor Ahedo Gurrutxaga.
  • 13:15. Mahai ingurua: Taupa Mugimendua.
  • 14:15. Itxiera.
Erlazionatutako edukiaJon Zabala Arando: “Korrikak euskalduntasuna eraberritzen du”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.