Espainiako Kros Txapelketan lehiatu dira Izaro Aranburu eta Paule Garcia de Andoin
Durango Kirol Taldeko korrikalari den Izaro Aranburu Rementeria aulestiarrak eta Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko Paule Garcia De Andoin Lakak Getafen ospatu den Espainiako Kros Txapelketan parte hartu dute.
Espainiako Federazioen Kros Txapelketa ospatu dute Cerro de Los Angeleseko parkean -Getafen- , iragan zapatu [urtarrilak 25] eta domekan [urtarrilak 26]. Durango Kirol Taldeko korrikalaria den Izaro Aranburu Rementeria aulestiarra eta Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko Paule De Andoin Lakak lehiatu dira bertan.
23 urtez azpiko kategorian lehiatu da Aranburu, eta 25. postua lortu du, 42 minutu eta 58 segundoko denboragaz, 9.860 metroko zirkuituan, lehenengotik 4 minutu eta 11 segundora. Paule De Andoin Laka lekeitiarrak, berriz, 18 urtez azpiko kategorian aritu zen, eta 46. postua lortu zuen 20 minutu eta 38 segundoko denboragaz.