Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibaiko ordezkariak edukiko ditu Euskal Pilota Federazioko zuzendaritzak

Zapatuan [otsailak 1] hartuko dute zuzendaritza Pilota Zazpi Haizetara hautagaitza taldekoek. Tartean daude Aritz Erkiaga ispastertarra, Itsaso Zubizarreta markina-xemeindarra eta Oier Zearra Mutrikun bizi den pilotari ohia.

Pilota Zazpi Haizetara hautagaitzak irabazi du Euskal Pilota Federazioko presidente izateko hautagaitza
Garaia Pagola Urriza
Ispaster,Markina-Xemein,Mutriku
2025/01/29

Joan den zapatuan [urtarrilak 25] egin zituzten Euskal Pilota Federazioko hauteskundeak, eta Lea-Artibaiko ordezkaritza duen taldeak irabazi du, Pilota Zazpi Haizetara hautagaitzak, hain zuzen ere. Hori horrela, Joxe Mari Mitxelena oiartzuarra izango da pilota federazioko presidente berria, 47 boto eskuratuta. Enaitz Olaeta presidente izateko aurkeztu zuen beste taldeak, Euskal Pilota Mundura Taldeak, 30 boto eskuratu zituen.

Gotzon Enbil zortzi urtez presidentea izan ostean, Mitxelenak zapatuan [otsailak 1] hartuko du agintaldia, lau urtez; orain arte federazioko diruzaina izan da. Mitxelenaren taldea beste hamahiru kidek osatuko dute, eta tartean daude lea-artibaitarrak ere. Aritz Erkiaga puntista ispastertarra izango da zesta puntako ordezkaria eta Oier Zearra Mutrikun bizi den pilotari ohia, ostera, esku pilotako ordezkaria. Markina-Xemein Esku Pilota Taldearen izenean, aldiz, Itsaso Zubizarreta ariko da.

Zubizarretak adierazi duenez, ez zuten espero hauteskundeak irabaztea: “Uste genuen aldea oso txikia izango zela, alde batera nahiz bestera, eta oso estu egongo zela hautaketa. Harriduraz jaso dugu halako aldeagaz irabaztea”. Harriduraz jaso duten arren, lanean hasteko gogoz daude Pilota Zazpi Haize taldekoak: “Guk beti esan dugu kluben kluba izan nahi dugula, eta hori indartzen oinarrietatik hasi behar gara, ez goitik”. Hori horrela, klubei entzun eta analisi bat egitea da euren lehenengotariko helburua.

Gaineratu duenez, paraleloki lan egingo dute euskal pilota selekzioaren alde: “Azken aldian hain entzutetsua izan den euskal selekzioaren onarpenari ere helduko diogu, eta sakon kolpatu beharko diogu. Datorren urtean dira lehenengo mundialak, eta hor gaitz ikusten dugu, baina, 2030era begira, ea zer egin daitekeen”.

Markina-Xemein Esku Pilota taldeari dagokionez, “erreferentea” izan nahi dutela ziurtatu du Zubizarretak: “Gu pilotaren alde lan egiteko prest gaude. Markina-Xemeingo talea nahiko osasuntsu dago, eta Euskal Herri mailan erreferentea izan nahi dugu; hemen egiten dugun lana hor islatuko da”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.