Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroara joan direnei ongi etorria emango die Ondarroako Udalak

Ongi etorria otsailaren 1ean [zapatua] izango da, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan, 11:00etan.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/01/29

Ondarroara joan direnei ongi etorria emateko saioa antolatu du udalak zapaturako [otsailak 1]; 11:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan elkartuko dira. Iritsi berriei eskainitako ekitaldi “sinbolikoa” izango da: “Ondarroara iritsi berri direnak bizilagun gisa aitortzea da helburua, eta herritar moduan Ondarroako bizitza soziokulturalean murgiltzeko ezagutza eta transmisioa egitea”.

Saioan, herriko eragileen aurkezpena egingo zaie gonbidatuei, eta herriaren azalpen eta orientabideak emango zaizkie: “Herriko eragileekin harremana izan dezaten sustatu eta herriko bizitza egituratuan parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie”. Horrez gain, herriaren eta ezaugarri orokorren aurkezpena ere egingo da; herriko ohitura eta bizimoduaren berri eman, eta jatorri eta kultur aniztasunaren ideiak erdigunean jarriko dituzte, baita elkar errekonozitzearen eta elkarbizitzaren garrantzian sakondu ere. “Herriko dinamika eta egunerokoan integratu eta parte hartzeko gonbita luzatuko zaie, herritar aktiboak izatera animatuz. Horretarako, herriko elkartegintza, kultur eskaintza eta antolaketa, zein bestelako informazioa eskainiko zaizkie, espazio hauetan parte hartzeko aukera zabalduz”.

Gainera, bertaratzen direnen zalantzak argitzeko tartea irekiko dute, “giroa sortu, elkarrekin hitz egin eta esperientziak edo beharrak elkarbanatzeko”.

Jatorri aniztasuna. Aztiker ikerguneagaz elkarlanean, udalak Ondarroako jatorri aniztasuna erakusten duen web orria jarri du martxan. “Elkarbizitzaren gakoetako bat gure herria osatzen dugun pertsona, jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza da. Elkar ezagutza elkarbizitzaren oinarrian lehen urratsa dela ulertzen dugu, honek elkar ulertzea baitakar atzetik, eta elkarren aitortza ondoren”.

Alde batetik, 2024an Ondarroara etorritako herritarren jatorrizko herrialdea ikusi daiteke atarian, eta beste aldetik, 2022 eta 2023 urteetako migrazio saldoa kontsultatu daiteke. “Horrez gain, Ondarroara etorritako herritarren jatorrizko 20 udalerri nagusien kontsulta ere egin daiteke, bai Euskal Herriko herrietan eta baita Euskal Herritik kanpokoena ere”. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.