'La favorite' opera ikustera joateko aukera dago Lekeitioko Udalaren eskutik
Otsailaren 18an 'La favorite' opera ikustera joan nahi dutenek sarrera erosi beharko dute otsailaren 12a baino lehen.
Otsailaren 18an, La favorite Gaetano Donizettiren opera ikustera joateko irteera egingo dute Lekeitiotik; Abao Bilbao Operak duela 25 urte antzeztu zuen azken aldiz La favorite opera. Lehenengo aldiz italiarrez antzeztu zuten opera hura, eta oraingoan bertsio originalean antzeztuko dute, frantsesez.
Hala, Abaok eta Lekeitioko Udalak duten elkarlanari esker, Bilboko opera “prezio berezian” ikusteko aukera egongo da. Opera ikustera joan nahi dutenek otsailaren 12a baino lehen erosi beharko due sarrera, Lekeitioko kultur etxean, arratsaldez. 69 euro balio du eta sarrearagaz batera garraioa dago prezioaren barnean; 17:30ean irtengo da autobusa Mandaskako autobus geltokitik.
Bertaratzeko aukera dutenek grand opera estiloko saioagaz gozatuko dute: “Lau ekitaldirekin, balletarekin, koruekin eta eszena ikusgarriekin, eta Erromantizismoa eragin zuen exotismo espainiarra delakoarekin bat dator”. Hala, “ahots paregabeak” nabarmentzeko “opera ezin hobea” da La favorite”. Denetariko gaiak landuko dira, gainera, opera hartan: “Amodiozko triangelua, pertsonaia historikoak, jauntxokeria, sakrifikazioa, halabehar tragikoa, eta eskandalu moral eta erlijiosoa biltzen dituen istorioa da”.
Musika zuzendaritzat Riccardo Frizza Bergamoko Donizetti jaialdiaren zuzendaria ardurako da. Euskadiko Orkestra zuzenduko du Frizzak: “Musika jarriko dio edertasun melodiko bikainez, anbizio dramatikoz eta Erromantizismoko bel cantoz osatutako jatorrizko partiturari”.