LEK proiektuaren eta Herri Udalekuen garrantzia azpimarratu dute.
Lekeitioko Udalak asteon berritu du Eskola Kirolagaz duen hitzarmena, eta kalitatezko eskaintza, askotarikoa eta euskarazkoa izatea sinatu dute. Udal ordezkariek adierazi dutenez, bat egiten dute LEK proiektuagaz: “Gure umeak kirolean hazi eta hezi modu oso batean egiten duen proiektua da, kiroleak ez ezik, elkarbizitzan hezten duena”. Gaineratu dutenez, herri hezitzailea izateko helburua betetzen laguntze du LEK proiektuak. Era berean, iaz sortutako Herri Udalekuei bultzada ematea ere adostu dute: “Herri Udalekuak ere udalaren apustu garrantzitsua dira, udan gure umeak modu berean hazi eta hezteko asmoz”.