Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitioko pentsiodunek sinadurak batuko dituzte domekero

Domeka honetatik [otsailak 9] hasita, domekero elkartuko dira udaletxe aurrean, 12:00etatik 14:00etara. Eguaztenetan ere, merkatuan ariko dira sinadurak batzen. Herriko eragileen babesa eskatu dute.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/02/06

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduagaz bat eginda, Lekeitioko Pentsiodunek ere sinadura bilketa egingo dute. Bilketagaz hasi diren arren, hainbat egun eta ordu finkatu dituzte: domekatik [otsailak 9] hasita, domekero egongo dira sinadurak batzen udaletxe aurrean, 12:00etatik 14:00etara. Eguaztenetan, ostera, merkatuan bilduko dituzte sinadurak; eguraldiaren araberakoa izango da. Era berean, herriko beste hainbat tokitan ere bilduko dituzte sinadurak; aurrerago jakinaraziko dituzte egunak eta orduak.

Iñaki Malaxetxebarria Lekeitioko Pentsiodunen mugimenduko kideak adierazi duenez, eskualdeko udaletxe guztiekin ipini dira harremanetan: “Udaletara joan gara eta oraingoz jaso ditugun erantzun denak oso positiboak izan dira”. Hala, herrien arteko elkarlanaren erakusgarri, bihar [otsailak 7] Aulestiko pentsiodunen elkarretaratzearen aurretik hainbat azalpen emango dituzte lekeitiarrek.

Malaxetxebarriak bereziki azpimarratu du herritar denen babesa behar-beharrezkoa dutela aurrera egiteko: “Hainbat herritan hasi dira jada sinadura bilketekin; guk apur bat lasaiago hartu nahi izan dugu, ze, herriko eragile sozialak bereziki inplikatu nahian ari gara. Esaterako, oraintsu esan digute talde feministakoek babesten gaituztela, eta baita Galarrenakoek ere. Edozein eragile edo talde guregana arrimatzen bada asko eskertuko genuke, polita izango litzateke babesa sentitzea”. Hori horrela, eragileren batek laguntzeko interesa edukiko pentsiodunengana joateko eskatu dute: “Guk daukagun sinadura liburua utziko diegu, eta eurekin joango ginateke eurak mugitzen diren tokietara sinadura horiek jasotzeko”.

Lekeitioko pentsiodunak, urtarrilak 27

Lekeitioko pentsiodunak astelehenero elkartzen dira udaletxe aurrean, 12:00etan.Lekeitioko pentsiodunak

Gaur gaurkoz, espero baino sinadura gehiago jaso dituztela aitortu du Malaxetxebarriak: “Ilusioz gaude, eta aurreikuspenak bete nahian. Gutxienez 10.000 sinadura behar ditugu hau aurrera atera dadin, eta hortik aurrera zenbat eta sinadura gehiago lortu, hobeto. Sinaduren liburuak erosi behar izan ditugu, ze, Lekeition aurreikuspenak betetzen ari gara”.

Hala ere, arduraz adierazi du Malaxetxebarriak ez direla gazteengana heltzen: “Gazteengana ere heldu nahi dugun arren, ez dugu lortzen. Eta, hau ez da bakarrik gaurko arazoa, baita biharkoa eta etzikoa ere. Bestalde, ez dugu lortzen herri ekimen legegile hau herriari azaltzea ere. Azpimarratu nahi dugu gutxieneko soldata garrantzitsua dela, baina baita emakume eta gizonen arteko arrakala murriztea ere. Gutxieneko soldata parekatzen bada gutxieneko pentsioarekin, behingoz justizia eta erreparazio apur bat egitea lortuko dugu emakume nagusiekin eta atzetik datozenekin”.

Izan ere, pentsiodunek azaldu dutenez, EAEn pentsiodunen hirutatik bat ez da gutxieneko soldatara iristen; horietatik %70 emakumeak dira eta gehienek 850 euro baino gutxiago jasotzen dute hilero. “Egoera latz honen aurrean, gure nahia Eusko Jaurlaritzak urteroko aurrekontuetan dagokion diru osagarri hori jartzea da, guztiok gutxieneko soldata jaso dezagun. Izan ere, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata estatuan 14 pagako 1.134 eurokoa da, eta hori da gaurko gure helmuga”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.